Ezinduak Gizarteratzeari buruzko LISMI legea aztergai
- Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak antolatuta, Lanbide, Berezilan eta Euskaltelen partehartzearekin, ekainaren 13an egin da jardunaldia.
LISMI, Ezinduak Gizarteratzeari buruzko legeak ezartzen du 50 langile baino gehiago dituzten enpresa publiko zein pribatuetan, ezintasuna duten langileak kontratatzeko gutxienez %2ko enplegu-kuota ezgaituentzako gordetzeko betebeharra. Ezintasuna duten pertsonen laneratzea bultzatu eta sustatzea da, besteak beste, lege horren bidez lortu nahi dena.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Lanbide eta Berezilanen laguntzarekin, jardunaldi bat antolatzea erabaki zuen LISMI legeak ezartzen dituen betebehar hoiek jakitera eman eta enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Horrenbestez, ekainaren 13an egin da jardunaldia Parkeko egoitza nagusian.
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko ordezkaria izan da LISMI legea zer den, enpresei zer eskatzen dion eta ezintasuna duten pertsonak kontratatzearen bidez lege hori betetzeko zein neurri eta laguntza dituzte azaldu duena.
Berezilan Bizkaia – Enplegurako Zentro Berezien Bizkaiko Enpresa elkarteak, bere aldetik, lege hau betetzeko enpresei eskaintzen dizkieten aukerak aurkeztu ditu. Eta Euskaltelek, azkenik, LISMI betetzeari dagokionez izandako eskarmentuaren berri eman du.