Fernando Sierra, Euskaliteko Zuzendari Berria

Bizkaia

Fernando Sierra webEUSKALITen patronatuak Fernando Sierra, 2000tik orain arte Kudeaketaren Kalitateari Euskal Sariaren arduradun izandakoa, izendatu du zuzendari berri.

Soziologia Industrialean lizentziatua da Fernando Sierra, Deustuko Unibertsitatean. Enpresa Zuzendaritzako graduondokoa du, doktorego-programa bat ere bai, eta egonaldiak egin ditu Edinburgoko eta Sussexeko ikerketa-zentroetan.

EUSKALITeko langile-taldearen buru izango da eta erronka berri bati egin beharko diete aurre, alegia, euskal enpresetan Kudeaketa Aurreratuko Eredua ezartzea. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta SPRIk sustatutako Innobideak-Kudeabide programaren barruan jasotzen da aipatutako eredua.

Orain arteko zuzendari Mikel Ugaldek patronatuari adierazi dio erronka profesional berri bati aurre egin gura diola aholkularitza estrategikoaren alorrean.

Halaber, patronatuak eskerrak eman dizkio Mikel Ugalderi, batetik, urteotako arduragatik eta, bestetik, bai EUSKALIT bai euskal erakundeen kudeaketa Europako erreferentzi bihurtu dituen lantaldea arrakastaz osatzeagatik.

Partekatu

Beste berri batzuk