Financial Times egunkariak Eusko Jaurlaritzaren Basque Country ekimena saritu du gaur Cannes-en

Gipuzkoa

Financial Times egunkariak gaur goizean sari bat eman dio SPRIri, Euskadiko enpresa agentziak kudeatzen duen Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Invest in the Basque Country estrategiagatik. Ekimen horren arduradun Marian Ibarrondok jaso du garaikurra Cannes-en eginiko ekitaldi batean. Bertan, Euskadik laudorioak jaso ditu atzerriko inbertsiorako euskalde onena izateagatik konektagarritasunaren aldetik

IMG_1628_medianaIzan ere, Financial Times talde editorial britainiarrak esan duenez, Euskadi onena da Europako eskualde ertainen artean konektagarritasunari (logistika) dagokionean, eta atzerriko inbertsioa erakartzeko seigarren estrategia onena dauka, ondoko hauen atzetik: Kopenhage (Danimarka), Toscana (Italia), eta Erresuma Batuko, Poloniako eta Holandako beste hiru eskualde.  Gainera, Europa Hegoaldeko bosgarren onena da, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.

Financial Times-ek -zeina erreferente ukaezina baita mundu osoko prentsa ekonomikoarentzat eta ezinbesteko gida nazioarteko merkatuentzat eta inbertsio mugimenduentzat- ranking bat egiten du urtero, non Hiriak eta Eskualdeak zerrendatzen baititu, kontinenteka bereizita.

 Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk