FOTCIENCIA10 Erakusketa Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera iritsi da

Bizkaia

  • FECYT eta CSICek antolatutako lehiaketara aurkeztutako 50 argazkik osatzen dute erakusketa.
  • Argazkien bidez Zientzia gizartera hurbiltzea da FOTCIENCIAren helburu nagusia.

Argazki zientifikoen FOTCIENCIA erakusketa Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera iritsi da: 50 argazkiz osatuta dago, 25 mikro kategoriakoak dira eta beste 25ak berriz, kategoria orokorrekoak. Argazki bakoitzaren ondoan, argazkiak erakusten duen irudiaren azalpena dator. CSIC, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak eta FECYT, Zientzia eta Teknologiarako Fundazioak deitutako argazki zientifikoen lehiaketako argazki sarituak daude eta aurkeztutako guztien artean egindako aukeraketa bat.

Bere hamargarren ediziora iritsi den FOTCIENCIAren helburu nagusia, argazkien bidez Zientzia gizartera hurbiltzea da: egitura, kolore eta bolumen desberdinetatik, zientziaren edertasuna ikusi eta gozatzea.

Joan den martxoan hasi zuen erakusketa honek herri desberdinetatik ibilbidea; honezkero Galizian, Extremaduran, Madrilen, Valentzian, Leonen eta Sorian egona da. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, eraikin nagusiko erakusketa aretoan hogei egun egin ondoren, ekainaren 30erarte hain zuzen ere, beste hiri eta autonomi erkidego batzuetarako bidea hartuko du urte amaierarte.

Partekatu

Beste berri batzuk