Francisco Berjón Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente berria

Bizkaia

Araba, Bizkaia eta Donostiako Parke Teknologikoetako Administrazio Kontseiluek Francisco Berjón, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente izendatu zuten joan den ostiralean egindako bileratan, orain arte lan horretan jardun duen Julian Sanchez kargutik kendu ondoren.

Francisco Berjón ingeniari industriala da. Azken urteetan Bizkaiko Foru Aldundiaren Azpiegitura enpresan jardun du, betebehar desberdinekin, besteak beste erakundeko zuzendariorde eta Kalitate arduraduna izan da, baita BBKko Kontseilaria ere. Aurretik, Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Saileko aholkularia, Bilboko Nazioarteko Erakustazokako Zuzendaritzako kidea, Gernikako Batzar Nagusietako ahalduna eta baita Ermuako alkate ere, bi legealditan.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente karguaz jabetzerakoan, Araba, Bizkaia eta Donostiako Parke Teknologikoetako Administrazio Kontseiluei eskerrak eman nahi izan dizkie berarengan jarrita konfiantzagatik Francisco Berjonek eta erantzunkizun hau pozez eta ilusioz hartu duela azpimarratu du, izan ere Parke Teknologikoak Euskadiren gaitasun ekintzaile eta berritzailearen adierazgarri izanik, ekarpen aberasgarria egiten diotelako euskal gizarteari.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea lau parkek osatzen dute: Arabakoak, Bizkaikoak, Donostiakoak eta Garaia Berrikuntza Guneak. Guztira 403 enpresa daude Euskadiko Parke Teknologikoetan kokatuta eta ia 14.000 pertsonak lan egiten dute bertan. Parke Teknologikoen jardunak %3,4ko eragina du Euskadiko Barne Produktu Gordinean eta autonomia erkidegoko enpleguaren ia %3a sortzen da bertan.

Partekatu

Beste berri batzuk