GAIA-Cluster TEIC-k Urteroko Batzar Orokorra ospatu du eta bere Zuzendaritza Batzordearen zati bat berriztatu du

Bizkaia

• Joseba Ruiz de Alegríak GAIAren presidente gisa jarraitzen du beste urte betez.

• Ulma, Ikusi Sarein eta Virtualware enpresak Zuzendaritza Batzorde berrian sartu dira.

• Ekainaren 2an ospatutako Batzar Orokorran 200 erakunde baino gehiago bildu ziren BEC-en.

• GAIA-Cluster TEIC-k 2011rako %3,5ko hazkundea iragarri du negozio orokorrean “inguruko egoerak txarrera egiten ez badu”.

Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioetako Clusterrak, GAIA-Cluster TEIC-k, ekainaren 2an ospatu zuen bere Urteroko Batzar Orokorra Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Bileran bere Zuzendaritza Batzordearen zati bat berriztatu zen eta bokal berrian sartu ziren, hain zuzen ere, Ulma enpresako Oskar Berreteaga, Ikusi enpresako Joseba Jaio, Sarein enpresako Ismael Medina eta Virtualwareko Unai Extremo.

Joseba Ruiz de Alegriak beste urte betez GAIAko presidente gisa jarraituko du eta Zuzendaritza Batzordean, presidenteorde gisa, Manuel Salaverriak (Euskaltek) eta Natividad Garciak (Dinitel) eta bokal gisa, Esteban Ruiz de Urbinak (Altel), Jose Mº del Ríok (Jema), Igor Arrizabalagak (Consultec), Ignacio Martínezek (Ikor) eta José Manuel Fernández de las Herasek (Odei) jarraitzen dute. Tomas Iriondok Clusterraren Zuzendaritza Orokorrean jarraitzen du.

GAIAren Batzar Orokorran erakundeetako enpresak eta bazkideak eta laguntzaileak diren enpreseetako 200 ordezkari baino gehiagok parte hartu zuten. Ekitaldiari amaiera ematen Bizkaiko Aldun Nagusia, José Luis Bilbao; Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzako Berrikuntzako Idazkari Nagusia, Juan Tomas Hernani; eta Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologiako Sailburuordea, Juan Goicolea, izan ziren.

Topaketan kasu arraskatatsu gisa eredu batzuk erakutsi ziren: Lantek enpresarena, enpresa txiki eta ertain baten globalizazioaren eredu gisa; Dennokin erakundearena, teknologia produktu bihurtzeko prozesuaren kasu praktiko gisa; eta Gaian Net Exchange Plataformarena, “koopetentzia”ren formulapean sektore eta jarduera bereko enpresek parte hartzen duten kolaborazio egitura gisa.

Zifrak eta Prebisioak:

Clusterrak egindako egoera-txostenaren arabera, GAIAn dauden 264 erakundeen fakturazioa, 2010ean, 2.994,89 milioi eurotakoa izan zen, aurreko urtekoa baino %2,2 txikiagoa. Dena den, jokabidea desberdina izan da erakundearen tamainaren arabera eta dagokion azpisektorearen arabera.

2010 lehen aldiz urte askotan, sektoreak enpleguaren %5eko jeitsiera izan zuen, hau da 600 lanpostu gutxiago. Gaur egun, GAIA osotzen duten 264 enpresek 11.400 langile biltzen dituzte, Euskadin.

Datu positiboen artean esportazioen hazkundea azpimarratu behar,GAIAko enpresen nazioarteko negozioa 850 milioi eurotara iritsi zelako, hau da, 2009an baino %11,11 gehiago. Era berean, iaz B+G-n egindako inbertsioak %1,6 egin zuen gora, 122 milioi eurotaraino.

2011rako prebisioei dagokioenez, GAIAko presidenteak “hazkunde txiki bat ikusten dutela, egoerak txarrera egiten ez badu” iragarri du. Clusterraren ustetan sektorearen hazkundea aurten %3,5koa izango da negozio orokorrean, beti ere, “estimazio hau lan-elektronikaren sektorearen hazkundean eta IKT enpresek iazko negozio-kopuruak mantenduko dituztenaren prebisioetan oinarritzen dela” gaineratuz.

Partekatu

Beste berri batzuk