Gaiker eta Walter Pack, automobilaren sektorerako ukipen- gainazalak diseinatuko duen Europako proiektu baten parte hartzen ari dira

Bizkaia

Erabiltzaileen eta gailu elektronikoen artean komunikazio bide moduan funtzionatzen duten pantaila eta interfazeak, aginte mahai izatetik ukipen- gainazaletarako bilakaera prozesua bizi izan dute. Hala eta guztiz ere badira oraindik ere zenbait muga. Hori dela eta, Gaiker-IK4 ikerkuntza zentroa eta Walter Pack euskal enpresa, automobilaren sektorera bideratutako ukipen- gainazal adimendun berriak garatzea helburu duen Europako proiektu baten parte hartzen ari dira

SPRI_innovacion_GaikerHappines deituriko ekimenak, TOLAE (Haptic Thin and Organic Large Area Electronic Technology) teknologiaren bitartez garatuko ditu gainazal horiek, ukipen- pantailaren prestazioak, teklatuaren fidagarritasunarekin osatzea ahalbidetzen duen sistema, hain zuzen ere.

Proiektua, estetika eta ukipen gainazala, berrelikadura haptikoa delakoarekin, hots, botoi bat sakatzearen sentsazioak agindua jaso dela eskaintzen duen segurtasunarekin, bateratzen dituen gainazala diseinatzea du helburu.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk