Gaiker – IK4 produktu informatikoetan NIR teknologia aplikatzeko ikertzen dihardu

Bizkaia

NIR teknologia hondakin plastikoen sailkapen automatikoan datza eta identifikatu beharreko materialak islatzen duen argi infragorriaren analisian oinarritzen da. Bere ezaugarriei esker, erabili osteko ontzien instalazioetan banaketa automatikoko ekipoak sortu ahal izan dira eskuzko bereizketa ordezkatzeko. Gaiker-IK4-k NIR teknologia aplikatzeari buruzko azterketak gauzatu ditu eta ondorioz, enpresetan eraikuntza eta eraispeneko hondakin-korronteak tratatzeko ekipoak ezarri dira. Gaiker-IK4 zentro teknologikoak gai hori dagokionez dituen azterketa-lerro berriak aipatu teknologia material berrietara egokitzera bideratuta daude.

Partekatu

Beste berri batzuk