GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoak “Berrikuntzaren Bihotza Saria” jaso du
‘Bihotza Sarien’ bosgarren edizioak zazpi erakunderen lana eta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten kudeaketa aitortuko ditu
“Bihotza Sariak”, Prentsak Enpresa bihozdunei egiten dizkieten aintzatespenek, beren bostgarren edizioan, GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoaren lana saritu dute “Bihotza Berrikuntza” sariaren bidez. Bihotza Sariak, prentsa eta komunikazio alorreko profesional talde handi baten eskutik, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako enpresa, profesional eta erakundeei egiten zaien aitorpen publikoa dira, azken urtean beraien jarduna etikaz eta gizarte-erantzunkizunaz garatzeagatik.
Begoña Goiricelaya, GAIKER-IK4ko zuzendari nagusiak azpimarratu du GAIKER-IK4 enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, zentro teknologikoak enpresen eskura jartzeko beharra ikusteko gai izan zirenen emaitza dela. “25 urtetik gora daramagu Bioteknologian, Ingurumenean, Birziklapenean, Plastikoetan eta Konpositeetan berritzen. Denbora honetan urrats bat aurrerago joaten jakin dugu garai berrietara egokitzeko eta enpresei lagundu diegu hazten eta gizartearen beharretara egokitzen”, adierazi du Goiricelayak sari-banaketa ekitaldian. GAIKER-IK4ren helburu nagusia ikerketa eta soluzio teknologiko fidagarri, berritzaile eta iraunkorrak eskaintzea da, enpresari balio erantsia emango diotenak, bere garapen teknologikoa eta lehiakortasuna hobetzeko. “Une honetan, betebehar hori betetzen ari gara”.
Bihotza Sariak
GESTIÓN Egunkariak antolatzen dituen Bihotz Sarien bosgarren edizioa izan da aurtengoa. Argitalpen horrek ekonomia eta enpresa du ardatz, eta erakundeen kudeaketari, berrikuntzari, ekintzailetzari, berdintasunari eta EGEari buruzko informazioa da beraren izaera-nagusia. Egunkaria Bilbo Zaharrean editatzen da, EAEko eta Nafarroako enpresa eta erakunde guztietara iristeko.
Bilboko Lan Ekintzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzen dute Bihotz Sarien banaketan, baina erakunde horiez gain, hainbat hedabidek ere parte hartzen dute: Deia, Arabako Diario de Noticias, Onda Vasca, Noticias de Gipuzkoa, Diario de Noticias de Navarra; Canal Bizkaia; Lanabesa; El Economista; La Ría del Ocio; Canal Gasteiz; Gipuzkoa Telebista; Radio Popular eta Radio Euskadi. Gainera, Medioscom, BilbaoHistoriko, Bilboko Berreginen Museoa eta Ados Consulting enpresa eta erakundeen laguntza ere jaso dute.