GAIKERek webgune berria estreinatu du
Webgune berriak informazio osoagoa du, segurua, eskuragarria eta gertukoa da, eta gailu eta nabigatzaile guztietan ikus daiteke behar bezala
GAIKER Zentro Teknologikoak, Basque Research & Technology Alliance, BRTAko kideak, etengabeko hobekuntzaren, berrikuntzaren eta sormenaren aldeko apustua berresten du webgune berri bat abiaraziz: https://www.gaiker.es
Orrialde berria gaur hasi da martxan, eta informazio zabalagoa eta eguneratua du zentroari buruz. Helburua da I+G+b eskaintza enpresa eta administrazioetara hurbiltzea.
Web segurua eta nabigazio errazekoa
Webgune segurua da, SSL ziurtagiria duena, erabiltzaileak informazioa trukatu ahal izan dezan, atzeman eta aldatu gabe. Gainera, diseinu moderno eta garbia erabiltzaile-esperientzia intuitibo eta praktiko bat eskaintzeko pentsatuta dago, hau da, nabigazio errazagoa eta azkarragoa ahalbidetzen du. Askoz ere orri bisualagoa da, irisgarriagoa, eta behar bezala bistaratzen da edozein gailu eta nabigatzailetan.
Atal berriak
Edukiari dagokionez, egitura berriari esker, erabiltzaileek erraz kontsulta ditzakete zentroaren azken berrikuntzak, egindako proiektuak eta zerbitzu eta entseguak. Interesgarria da bere atal berria nabarmentzea: “Industriarako irtenbideak”. Bertan, Zentroak bere I+G+B eskaintza aurkezten du, industria-sektoreen arabera sailkatuta: “Kasu arrakastatsuak”. Bertan, aurre egin behar izan dien erronkak eta horietako bakoitzari eman dizkion irtenbide pertsonalizatuak eta egokituak azaltzen dira, bai eta bezero desberdinen iritziak ere (atal hau laster egongo da eskuragarri) eta “Konpromisoa”, non azaltzen den gizartearen erronkekiko konpromisoa (ingurumena, genero-berdintasuna, konfidentzialtasuna, segurtasuna eta lan-osasuna eta gardentasuna). Gainera, baditu beste atal interesgarri batzuk ere, hala nola Ezagutza Arloak, Instalazioak eta Ekipamendua, Nazioartekoa, Nor garen, Talentua, Gaurkotasuna eta Kontaktua.
Webgune berri honekin, GAIKERek hurbilekoa eta eskuragarria izan nahi du, eta, horretarako, erakundeko langile adituen zuzeneko kontaktua erakusten du.