Galileo nabigazio-sistema berria

Bizkaia

Telekomunikazioen euskal klusterreko (Gaia) ordezkaritza batek iragan den astean Beijingera bidaiatu zuen Sidereus Proiektuaren nazioarteko enpresa-bileran parte hartzeko. Aipatu proiektuaren bidez, Europar Batasunak Txina eta India bezalako herrialdeen lankidetzarekin bultzatutako Galileo nabigazio-sistema europarrarentzako produktuak eta zerbitzuak sortu eta sustatu nahi dira. Gaiako zuzendari nagusia den Tomás Iriondok hauxe dio: “GPSari aurre egiteko, Europar Batasunak eta Europar Agentzia Espazialak 2002an Partzuergo bat abiarazi zuten Galileo kokatze-sistema garatzeko helburuarekin. Egun, teknologia dugu, baina aplikazioez hornitu beharra dago eta horretan datza Gaiaren partaidetza proiektu honetan”.

Partekatu

Beste berri batzuk