Gamesak 50 aerosorgailuren horniketa egingo dio Txinako operadore bati
Euskal taldeak lortutako akordioak Hebei probintziako Fengdianzhiqing parkean jarriko diren aerosorgailuen horniketa, instalazioa eta abiaraztea aurreikusi ditu.
Turbinen horniketa aurtengo hirugarren hiruhilekoan egingo da, eta parkea 2015aren amaieran abian jartzea aurreikusi da.
2008az geroztik, euskal konpainiak hainbat akordio sinatu ditu HCIGrekin. Hauxe da Hebei probintziako operadorerik handiena eta Txina osoko hamar garrantzitsuenetako bat, 250 megawatteko guztizko potentziarekin.
Euskal enpresa duela hamabost urte finkatu zen Txinako merkatuan, eta harez geroztik, 3.626 megawatt instalatu eta 900 megawatten mantentze-lanez arduratu da.
Kontratu hau iragarri aurretik, joan den hilabetean alegia, Gamesak 50 MW eta 108 MWeko bi parke eolikoren eraikuntzaren esleipena lortu zuen Indian, merkatu horretako operadore independente handienetako batentzat.