Gasteizen izango da urrian Connect Kongresu Elektrikoa
SEA- Arabako Enpresariek sustatuta, sektoreko 500 lagun bilduko dira hitzorduan
Energia, sektorearen egoera eta marka handien berrikuntzak izango dira ekitaldiaren oinarria
Hitzordua urriaren 19an eta 20an izango da, Arabako Parke Teknologikoan
Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala CONNECT kongresuan izango dira
Urriaren 19an eta 20an izango da CONNECT. SEA Arabako Enpresariak antolatutako ekitaldian hitzordua izango dute Euskadiko eta mugakide diren komunitateetako sektore elektrikoko eta telekomunikazioen sektoreko enpresek eta sektoreko profesionalek.
CONNECT Arabako Parke Teknologikoan izango da eta 5.000 laguni bideratutako ekitaldia izango da. Haren helburua da egun eta erdiz leku berean biltzea sektoreko erreferente guztiak, fabrikatzaileek aurkeztu nahi dituzten albiste eta berrikuntza guztiak ezagut ditzaten.
Hori guztia ingurune atseginean, eremu elektrikoko, telekomunikazioetako, softwarearen, energia-eragingarritasunaren, argiteriaren, energia berriztagarrien eta abarren eremuko zuzeneko zerbitzuen hornitzaile eta fabrikatzaileek bezero izan daitezkeenei, enpresa instalatzaileei, mantentze-lan industrialeko arduradunei, energia-eraginkortasuneko erakundeei, telekomunikazioen arlokoei, elkargo profesionalei, prestakuntza-zentroei, Administrazioko teknikariei eta abarri berrikuntzen berri eman diezaieten.
Programa:
urriak 19
09:30 Erakunde mailako irekitze-ekitaldia
09:45 Mahai-ingurua. Merkatu elektrikoa eta kostuak
Parte-hartzaileak: ASE Taldea, SEA Arabako Enpresariak, Del Valle Aguayo, Tecnalia, CIC Energigune.
11:30 Kafea
12:00 Tailerrak aldi berean (4 tailer orduko)
16:30 Mahai-ingurua. Enpresa instalatzaileak, Administrazioa, Banatzaileak. Beharrezko lankidetza.
Parte-hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako Energia Zuzendaritza, Iberdrola Distribución, SEA Instalatzaileak
19:00 Tailerren amaiera. Lehen jardunaldiaren amaiera.
urriak 20
09:30 Tailerrak aldi berean (4 tailer orduko)
09:45 Mahai-ingurua. Komunitate autonomoak eta araudi elektrikoa
Parte-hartzaileak: Gobernu autonomikoetako energia eta industria zuzendariak
11:30 Mahai-inguruaren amaiera
13:30 Tailerren amaiera. Bigarren jardunaldiaren amaiera.
13:45 Erakunde mailako itxiera-ekitaldia
• Programa zientifikoarekiko modu paraleloan, bisitariak erakusketa-aretora joan daitezke, eta bertan, hala nahi duten enpresetako standak egongo dira.
HARRERA BIKAINA CONNECTERAKO
CONNECT abian jartzeak harrera ederra izan du erakunde guztien aldetik: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala. Hasiera-hasieratik babestu dute ekitaldia.
Era berean, sektoreko marka handiak ere bertan izango dira: Televes, Luznor Schneider, Gaestopas, Ledvance, Efapel, Mitsubishi, Ambilamp, B.E.G Hispania, JUNG, Fermax, Circutor, OBO Beterman EDF Solar, Grupo ASE, SIMON…
CONECCT jarraikortasuna izateko eta urtero errepikatzeko asmoarekin sortu da.