‘Gauzen Interneta’ eztabaidagai gaur Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Bizkaia

  • Teleko Gaua 2014 ekitaldiaren barruan egin den jardunaldi teknikoa, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak antolatu du, Parkearen SPRI eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
  • ‘Gauzen Interneta: mugikortasunean banda zabalaren aukerak eta erronkak” gaia abiapuntutzat hartuta, hainbat alderdi jorratu dira, adibidez: banda zabalak izandako hazkunde azkarra, inguratzen gaituzten objetktuetan nola aplikatu den, eta Interneteko datuen pribatutasunaren inguruan sortzen diren arazoak.

Jardunaldiko hizlariak erakundeetako ordezkariekinMIT Technology Review aldizkariaren arabera, 2013.urte amaieran, munduan 10.000 milioi gailu baino gehiago zeuden Internetera konektatuta. Cisco fabrikatzaileak egindako kalkuluei erreparatuta, kantitate hori 10 aldiz handiagoa izango da 2020an, konektatutako 50.000 milioi gailura heldu arte. 4G teknologiari zor zaio hazkunde hori, baina –adituen hitzetan- litekeena da zifra horiek txiki geratzea.

Bestalde, Ericsson konpainiak egindako azterketa batek adierazten duenez, munduan banda zabal mugikorra erabiltzen dutenen kopurua bost aldiz areagotuko da 2018.urtera arte. Hala, 4.500 milioi pertsonek “smartphones” delakoak erabiliko dituzte, batez ere Asian, Latinoamerikan eta Afrikan goraka ari diren ekonomiengatik. Era berean, Ericssoneko adituen arabera, banda zabaleko mila konexio berri bakoitzeko, 80 lanpostu sortzen dira. Hortaz, banda zabalaren abiadura bikoiztearen ondorioz, munduko BPGa %0,3 igo daiteke.

Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak eta Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak antolatu eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, SPRIk eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten duten ‘Gauzen Interneta’ jardunaldia gai hauen eztabaidagune bihurtu da: sarera konektatutako gailuen hazkunde ikusgarria, aldaketok eurekin dakartzaten ondorio ekonomiko, social eta segurtasunekoak, eta teknologia hori Euskadin garatzeko aukerak. Gauzen Internetaren alorrean (Internet of Things, IoT ingelesez) engaiatutako eragile guztien topaketa izan da.

IoT-ek eskaintzen dituen aukeren gaineko interesa duten profesionalentzat irekitako jardunaldiaren antolatzaileen arabera, mugikortasunean, banda zabala da ‘Gauzen Internetak’ eskaintzen dituen zerbitzu eta aplikazioak gaitzen dituen teknologia. Gauzen Internetaren erronka handiak azaltzean datza ideia: batetik, teknologiak sekulako aurrerapausoak ematen dituelako, eta, bestetik, sarean dauden datuen pribatutasuna arautzeko modua kontuan hartu behar delako.

Gaurko jardunaldiko hitzaldi nagusia Usman Haqueren eskutik etorri da; britaniar honek Umbrellium aholkularitza ospetsua sortu zuen, baita Pachube (orain Xyvely.com izenaz ezaguna) web-plataforma irekia ere, mundo osoan eta denbora errealean datuak kudeatzeko eta ‘Gauzen Interneta’ delakoarentzatko aplijkazioak gaitzeko. Arkitekturako prestakuntza jaso ondoren, inguru interaktiboak, instalazio interaktiboak, interfaze digitaleko gailuak eta partaidetza masiboko hamaika ekimen abiarazi ditu.

Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendariak, Izaskun Artetxe, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko idazkari teknikoa, Ericsson eta Cisco multinazionaletako ordezkariak eta Gaia klusterreko zuzendari Tomás Iriondok hartu dute parte jardunaldian. Hauekin batera, Natividad Garcia eta Iñaki Vazquez –DomoAlert eta Symplio euskal enpresen arduradunak, hurrenez hurren- bertan egon dira ‘Gauzen Interneta’ garatzeko Euskadin dauden aukerak azaltzeko; eta DBEBko Pedro Alberto Gonzalezek bere aldetik, ‘Gauzen Internetare’ seguntasunaren erronkei buruz hitz egin du.

Partekatu

Beste berri batzuk