GESE, energia-zerbitzuen enpresa, Innobasqueren enpresa-azeleratzailean sartu da
- Gese Innobasqueren “Enpresa Azeleratzailean” sartu da eta bere zigilua jaso du, euskal ekonomiaren eraldaketarako trakzio-erakunde bihurtzeko bere ahalmena aitortu eta bere gaitasunak ziurtatzen dituena.
- Hazkunde-ahalmen handiko enpresak gai dira beren fakturazioa hamar aldiz hazteko bost urtean, nazioarteko bihurtzeko, %25 produktu berritzaileak saltzeko, eta langile kopurua %20 gehitzeko hiru urtean.
- Gese Bilboko enpresa bat da, industria- eta zerbitzu-inguruneetan energiaren kudeaketan espezializatua, bere produktu eta zerbitzuen bidez energia-aurrezte esanguratsuak lortzen dituena.
Enpresa honek industria- edo zerbitzu-enpresen energia-eraginkortasunean inbertsioak sustatzen ditu, eta energia aurreztea energia-zerbitzuen enpresa errentagarri bihurtzeko soluziobide teknologikoak integratzen ditu. Gesek Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Enpresa Azeleratzailearen zigilua jaso du. Zigilu honek Bilbon egoitza duen Gese garapen-ahalmen handiko enpresa dela ziurtatzen du, hau da, bere fakturazioa hamar aldiz gehitzeko gai dela bost urtean, nazioarteko bihurtzeko, %25 produktu berritzaileak saltzeko eta langile kopurua %20 gehitzeko hiru urtean. Zigilua jaso duen hirugarren enpresa da Hib eta Virtualware-ren ostean.
Innobasquek bere babesa ematen die honelako erakundeei, bere Enpresa Azeleratzailearen bidez, hor ahalik eta gehien aprobetxatzen direlarik Innobasqueren bazkide-sare ahaltsuan erabilgarri dauden baliabideak; sarea 150 eragile aditu baino gehiagok osatzen dute, horiek baliozkotu dute proiektua, eta itunak, bazkideak, finantzaketa-aukerak, mentoreak, kontraste-lanak eta babes edo laguntza bilatzerakoan ezartzen dituzten konexioetan datza horien balioa.
Innobasquek hazteko ahalmen handia duten, berritzaileak diren eta presentzia globala duten enpresa hauek bultzatzen ditu, euskal ekonomiaren eraldaketarako palanka-lana egiten dute eta. Euskadin bertako ekintzaileek sorturiko enpresak dira, berrikuntza-
osagai indartsua dutenak. Oso ugariak ez izan arren, sare bat osatzen dute, eta hortik elikatzen dira, sinergiak, lankidetzak eta negozioak sortzeko, azken batean, ekonomia berraktibatzeko, klima egokia sortzen baita.
Energia-zerbitzuen enpresak, goraka doan merkatua
Gese energia-zerbitzuen enpresa da, eta bere negozio-eredua honetan datza: energia-kontsumoaren murrizketa ziurtatzen du, berak bere gain hartuz horrek ekar ditzakeen arriskuak, finantzaketa bilatzeaz eta proiektua gauzatzeaz arduratzen baita. Ordainetan, aurreztea lortzen duen diruaren zati bat jasotzen du. Gesek bere produktu-katalogoa “eraginkortasunaren ibilbidea” deiturikoan egituratzen du, eta hor sartzen dira energia aurrezteko aukerak detektatzea energia-auditorien bidez, eraginkortasun-neurriak diseinatu eta gauzatzea, proiektuak finantzatzea, energia-kudeaketa software espezifikoa erabiliz eta bere bezeroak prestatuz.
Energia-zerbitzuek hazkunde handiko aukerak dituen merkatua osatzen dute. Europako Batasunean honelako 700 enpresa aktibo daudela kalkulatzen da, 6.000 eta 8.500 milioi euro arteko negozio bolumenarekin, eta 25.000 milioi euro inguruko merkatu-ahalmenarekin. Bestalde, merkatu honek Espainian 1.350 milioi euro mugitzen dituela kalkulatzen da, eta bere hazkundea bizkortuko duen sektorea da, batez ere energia-sektorean espero den arauketa berriagatik, energiaren prezioaren igoeragatik eta Europako estandarrekin bat etortzeagatik.
Innobasqueren Enpresa Azeleratzailetik igaro ondoren, Gese euskal ekonomiaren traktore izatea espero da, enpresa hauek baitira sistemari lehiakortasuna ematen diotenak, inguruan aberastasuna eta balio erantsi handia ematen duten lanpostu gaituak sortuz. Erakunde hauek lider dira ingurune global batean lehiatzeko Euskadik behar duen eraldaketan.