Gipuzkoa Talent Programaren aurkezpena
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea 2016 garren urtetik eta BCBL, Nem Solutions, Adegi, Cidetec, CAF Power eta Iline Microsystems batera lan egiten du. Identifikazio eta hobekuntza garapenean baita talentuaren erakarpen eta erretentzioarloan. Une onetan jardunaldi barri bat ospatu dute “Talentuaren erakarpen eta erretentzioa: GIPUZKOA TALENT” deitua. Programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu eta bultzatua izango da.
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak hasiera eman dio jardunaldiari, eta Sustapen Ekonomiko, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuruk “estrategiaren lehen fruituak” aurkeztu ditu. Bost arlo bereiztu egin dituzte: Talentuaren ekosistema, Talentua erakartzea, Talentua sortzea, Talentua atxikitzea eta Talentia.
Parkeak eta erakunde laguntzaileek talentuaren alde egindako apustua sendotzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen horrek.
Gipuzkoa Talent
Gipuzkoa Talent proiektuaren helburua da era askotako enpresa-arloetan kualifikazio maila altua daukaten pertsonak lurraldera erakartzea, berreskuratzea eta atxikitzea. Proiektuaren helburua da Gipuzkoan giza kapitala sustatzea eta bultzatzea, eta kapital hori Gipuzkoako ekonomia-ehunarekin konektatzea.
Helburua zen, alde batetik, aukerak sortzea beren ibilbide profesionala orain arte kanpoan garatu duten gipuzkoarrei, eta bestetik, enpresei aukera ematea beren etorkizuneko desafioei aurre egiteko behar duten talentua identifikatzeko.