Gipuzkoako etxeek ingurumenean duten eragina murriztu ahal izango dute plataforma digital baten bidez
BerAktibatu+ Etxean ekimena iristen da Gipuzkoara, Herritarrak ingurumen jasangarritasunean engaiatzeko egitasmoa eta 2030 Agendako garapen jasangarriko helburuekin (GJH) bat datorrena
José Ignacio Asensio: “Gipuzkoako etorkizuna, bai ingurumenarena, bai ekonomikoa eta bai soziala, iraunkortasurra izatetik pasatze da. Argi izan behar dugu giza jarduera guztiak jasangarriak izan behar duela etorkizuna izan nahi badugu eta klima aldaketaren mehatxua ekidin nahi badugu. “
Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena diputatua, Xabier Esteba Naturklimako zuzendari teknikoa eta Juan Arizaga Aranzadi Zientzia Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea Berraktibate+ Etxeetan ekimena aurkeztu dute. Hogares. Global Action Plan (GAP) izeneko nazioarteko ONG-aren ekimena hau Gipuzkoara iristi da Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuko finantzazioari esker eta Naturklima eta Aranzadi Zientzia elkartearen lankidetzari esker.
Herritarren bizi-ohiturak aldatzeko eta herritarrak lurraldearen iraunkortasunaren aurrerapausoetan inplikatzea du helburu.
Ingurumen diputatuak, José Ignacio Asensiok, Gipuzkoan iraunkortasunaren jarraipena ahalbidetzen duten tresnak edukitzea beharrezkoa dela azpimarratu du, eta bide batez, gure lurraldean modu iraunkor batean aurrera egitea ahalbidetuko duten politikak ezartzea. ““Gipuzkoako etorkizuna, bai ingurumenarena, bai ekonomikoa eta bai soziala, iraunkortasurra izatetik pasatze da. Argi izan behar dugu giza jarduera guztiak jasangarriak izan behar duela etorkizuna izan nahi badugu eta klima aldaketaren mehatxua ekidin nahi badugu. ”
2019 Berraktibatu+ ekimena martxan jartzen hasi zen Gipuzkoa unibertsitatearen eremuan, eta orain, proiektua Gipuzkoako etxebizitzetara luzatzen da. Berraktibatu+ Etxeetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen departamentuaren finantzaketa eta Naturklima eta Aranzadi Zientzia elkarteen lankidetzari esker eman da. Izan ere, bi azken erakunde hauek izango baitira ekimenaren Komunikazioa, difusioa eta dinamizazioaren arduradun. Juan Arizaga, de la Sociedad Aranzadi, ha señalado que “Arantzadi Zientzia Elkartetik hamarkadak daramatzagu ingurumenaren babesean lanean zientzia eta ingurumen kudeaketa proiektu desberdinen bidez. Hori dela eta, gure erakundearentzat “Beraktibatu+ Etxeetan “ modu zuzena eta egokia da herritarren ohiturak aldatzeko; ingurumenarekin arduratsuagoak izateko eta gure ondare naturalaren aberastasunaz jabetzeko”.
Berraktibatu+ Etxeetan ekimearen helburua sentsibilizazioa eta herritarren parte hartzea sustatzea da ingurumen iraunkortasunaren alde; hau da, ohitura-aldaketa bat Gipuzkoako etxeetara zabaltzea, familiei ingurumenean eragina murrizten lagunduz. “Plataforma digital baten bitartez, programa honek aukera ematen die etxeei (biztanleen ikuspuntutik) egunerokotasunean praktikan jartzen dituzten neurriei buruz jabetzeko, ingurumen arloan duten errendimendua baloratzeko – gainerako parte-hartzaileen datuekin konparatuz -, eta neurri edo datu horiek hobetzeko informazio eta kontseilu praktikoekin. Bide batez ingurumenan inpaktu gutxiago edukitzeko” azaldu du Xabier Esteban Naturklimako zuzendari teknikoak.
Horrela, Berraktibatu + Etxeak web plataforma batean oinarritzen da batez ere, bertan informazio erraz eta praktikoa egongo da eskura, etxeko hondakinen sorrera murrizteko, energia eta ur aurrezpena sustatzeko, kontsumoa eta erosketa arduratsua bultzatzeko, tokiko ekonomia areagotu eta mugikortasun iraunkorrago bat aktibatzeko besteak beste. Programan parte hartzea eta izen ematea doan izango da etxebizitza guztientzat.
Behin plataforman erregistratuta, galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko ahal izango du partehartzaile bakoitzak bere eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio horren ondoren, ohitura horien eragin negatiboak murriztuko dituzten ekintza txiki eta sinple batzuk proposatuko zaizkie, eskuliburu informatibo praktiko batzuen bitartez.
Hizpide dugun programa Aktibatu+ programaren jarraipena da. 2012-18 urteen artean egon zen indarrean Bizkaian, eta 4.000 etxek baino gehiagok, 112 udalerrik, 66 irakaskuntza zentrok eta 3 unibertsitatek hartu zuten parte; guztira, 57.000 pertsona baino gehiago engaiatu ziren. Berraktibatu+ ekimenaren helburuak Nazio Batuen 2030 Agendarekin bat egiten dute. Global Action Plan–Plan de Acción Global (GAP), nazioarteko ekimenan dago oinarrituta, ikuspegi baikor, ideia xume eta ekintza praktikoetan oinarrituta dagoena. Helburua, pertsonen ohiturak aldatzea da. Baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetzea eta planetan eragin negatiboa murriztea bilatzen du, etxeko eta tokiko ekonomiaren alde eginez.