Gipuzkoako IKUSI enpresak Aryse Comunicaciones erosi du, IT azpiegituren eta telekomunikazioen sareetan espezializatuta dagoen enpresa

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Ikusiren egoitza nagusia Gipuzkoako Parkean dago; pasa den irailaren 26an, Aryse Comunicaciones-en erosketa formalizatu zuen. Aryse Comunicacionesek Madrilgo Alcalá de Henares udalerrian du egoitza. Erosketa horren bidez, Europako presentzia sendotu nahi du

 

Ikusik, integrazio, ingeniaritza eta garapen teknologikoko enpresak, Aryse Comunicaciones (www.aryse.net) erosi du. Enpresa hori Alcalá de Henaresen dago, eta 60 pertsona ditu plantillan; IT azpiegituren eta telekomunikazioen sareekin lan egiten du, eta erreferentziazko kidea da Espainiako merkatuan Cisco Systems teknologikorako. Pasa den ekitaldian, 18 milioi euro fakturatu zituen.

Gaur egun, Ikusin, 700 pertsonak lan egiten dute Espainiako, Mexikoko, Kolonbiako, Txileko, Frantziako, Arabiar Emirerri Batuetako eta Australiako bulegoetan, eta, 2018an, 160 milioi euroko fakturazioa izan zuen.

Ikusirentzat, erosketa horrek dakar Europan arlo horretan duen posizioa sendotzea; izan ere, orain arte, jarduera hori Latinoamerikako merkatuan garatzen zen asko, bereziki Mexikon eta Kolonbian. Ikusik eta Arysek zenbait proiektutan jardun dute lankidetzan azken urteotan; beraz, haien integrazioa prozesu naturala izango da.

Biek lankidetzan jardun duten proiektuen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Bartzelonako portura ibilgailuak sartzeko kontrol-sistemen proiektua, Irish Rail-en Intercity-ren Mark IV flotarako trena-lurra komunikazioak edo Etxegarateko N1eko kamioientzako itzaleko bidesaria.

Iñaki Maiz Ikusiko zuzendari nagusiaren iritziz, Aryseren integrazioa “zalantzarik gabe albiste bikaina da, bai eta lehen mailako giza taldearen eta talde teknologikoaren integrazioa” ere.

Partekatu

Beste berri batzuk