Gobernuak 11.000 milioi euro inbertituko ditu ETEak eta administrazio publikoa digitalizatzen

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak Administrazio Publikoen Digitalizazio Plana eta Gaitasun Digitalen Plan Nazionala aurkeztu ditu

Hiru planek 11.000 milioi euro baino gehiagoko inbertsio publikoa izatea aurreikusten da, datozen hiru urteotarako, Espainia digitalizatzeko prozesuan aurrera egiteko eta ekonomia erresilienteagorantz eta inklusiboagorantz egiteko beharrezkoak diren erreformak eta eraldaketak sustatzeko. Ekitaldian, halaber, Nadia Calviño hirugarren lehendakariordeak eta Gai Ekonomikoetako eta Eraldaketa Digitaleko ministroak esku hartu du.

Hiru plan horiek 2025erako Espainiako Agenda Digitalean eta Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean aurreikusten diren ardatz estrategiko nagusietan jaso dira, eta, plan horien onespenaren bidez, Gobernuak jarraitzen du aurrerapausoak ematen digitalizazioaren alde egiten duen apustuan –ekonomia, ekoizpen-egitura eta enplegua berreskuratzeko aldaketa-palanka gisa– eta administrazioaren eraldaketa digitalaren alde egiten duen apustuan.

2020ko abenduan, ordurako hiru plan aurkeztu ziren, 2025erako Espainiako Agenda Digitalaren zabalkundea sustatzeko. Zehazki, Konektibitate Plana, 2025era arte 2.300 milioi euro baino gehiagoko inbertsio publikoarekin; 5G Sustatzeko Estrategia, zeinak funts publikoen 2.000 milioi mobilizatuko baititu 2025era arte, eta Adimen Artifizialeko Estrategia Nazionala, beste 600 milioi euroko inbertsio publikoarekin, 2021-2023 aldian.

Ekimen horiek eta onetsitako planek 15.400 milioi euro baino gehiagoko mobilizazioa aurreikusten dute inbertsio publikoetan, zeinak Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismorako Europako funtsen bidez finantzatuko baitira. Berreskurapen Planaren aurrekontuaren heren bat digitalizazioa sustatzera bideratuko da; izan ere, zeharkako lau ardatzetako bat da, trantsizio ekologikoarekin, genero-berdintasunarekin eta lurralde- eta gizarte-kohesioarekin batera.

Informazio gehiago

Partekatu

Beste berri batzuk