Gosari teknologikoak Euskadiko Parkeetan

Gipuzkoa

Euskal Parkeetan egin diren hiru jardunaldietara 300 pertsona baino gehiago bertaratu dira, erantzukizun penala ardatz hartuta.

IMG_3360Euskadiko Teknologia Parkeek, beste behin ere, gosari teknologikoak hartu dituzte. Oraingoan, “Paradigma-aldaketa: pertsona juridikoen erantzukizun penala” izenburupean, Uría y Menéndez Abogados bulegoko bazkide zuzendari Arantza Estefaníak azken berritasunak aurkeztu ditu, bai eta prebentziorako baliabideak ere.

300 parte-hartzaileek aukera izan dute iragan uztailaren 1ean indarrean sartu zen 1/2015 Lege Organikoak jasotzen dituen aldaketak ezagutzeko, enpresen eskubide penalean aldaketa nabarmenak txertatzen baitira. Hain zuzen, pertsona juridikoen erantzukizun penalari dagokionez aldaketa garrantzitsuak ezarri dira. Hala, lehen aldiz, berariaz adierazten dira betetze-programak izan daitezkeela erantzukizun penala arintzeko edo gabetzeko kausa.

Partekatu

Beste berri batzuk