Guanajuatoko Teknologia Parkearen proiektuko arduradunek Arabako Teknologia Parkea bisitatu dute

Araba

Joan den ekainaren 23an Arabako Teknologia Parkeak Guanajuatoko Teknologia Parkeko ordezkaritza bat hartu zuen; ordezkariak Sandra Gutiérrez andrea, Marketin eta Inbertsio Estrategikoko gerentea, eta Alejandra Saucedo andrea, Kudeaketa eta Teknologia Loturako arduraduna ziren.

Bisitak, Guanajuatoko Unibertsitatea Guanajuatoko Teknologia Parkea martxan jartzeko egiten ari den prospekzio lanaren barruan baitago, xedetzat izan zuen Arabako Teknologia Parkearen eredua ezagutzea, dauzkan berehalako proiektuak, inbertsioak, azpiegiturak eta abar.

Partekatu

Beste berri batzuk