Hari gabeko teknologiek bizitzeko egokiagoak diren hiriak sortuko dituzte

Bizkaia

Aurten “Inspiring a Smarter Future” lelopean garatu diren “Hands on Wireless & Mobile” bosgarren jardunaldietan bildutako aditu teknologikoek beharrezkotzat jotzen dute teknologia mugikorren ikerketa sustatzea “hiri adimenduak” gara daitezen

Munduko populazioaren erdia baino gehiago hiri handietan bizi da gaur egun. 15 edo 20 urte barru ehuneneko hori %75era hel daiteke eta iragarpenak ere badira ordurako hiri handiak bizitzeko egokiak izango ez direla diotenak.

Aurten “Inspiring a Smarter Future” lelopean garatu diren “Hands on Wireless & Mobile” bosgarren jardunaldietako parte-hartzaileek hiru egunez eztabaidan aritu dira etorkizun ezberdina irudikatzeko asmoz. Jendeak hirietan bere bizi-kalitatea hobetzea bilatuko du etorkizunean, hiriak inguru erosoago, seguruago, pilaketa gutxiagoko, energetikoki eraginkorrago, garbiago… bihurtuko liratekeelako, eta hori, modu iraunkorrean denboraren aldetik.

Gure hiriak bizitzeko gune egokiago bilakatzea da etorkizun hurbileko erronka nagusietariko bat. Eta erronka horri aurre egiteko teknologia garatu beharra dago: telekomunikazioak eta informazioaren teknologiak tresna giltzarri gisa nabarmendu dira aipatu eraldaketan aurrenak izan gaitezen.

Horregatik jardunaldietan teknologiari buruz hitz egin da. Nazioko eta nazioarteko unibertsitate, zentro teknologiko, ikerketa eta I+G institutu eta enpresa pribatuetako ospe aitortua duten adituak izan dira hizlariak.
Baina jardunaldietan negozioak ere izan dira hizpide. Teknologia berriak etorkizuneko hirien erronkei aurre egiteko soluzio gisa aplikatzeak guztiz berriak diren ereduen gainean eratutako askotariko negozio-aukerak sortuko ditu, ereduotako batzuk lehian hasi dira jada.
Etorkizuna irudikatuz, teknologia herritarren zerbitzura jartzearen ondorioz jaiotako negozioetan inspiratzen dira.

TECNALIA marka duen Tecnalia Research & Innovation ikerketa aplikatuko lehen zentro pribatua da Espainian eta bosgarrena Europan, prestakuntza garaiko 1.450 langile ditu eta 125 milioi euroko fakturazioa.
Tecnalia Korporazio Teknologikoaren zati da TECNALIA, bertako kide dira ere AZTI-Tecnalia eta NEIKER-Tecnalia. Tecnalia diziplinarteko korporazio pribatu eta burujabea da, inguru ekonomiko eta soziala garatzen laguntzen duena berrikuntza teknologikoa erabiliz eta sustatuz. Bere diru-sarreren %52 enpresa handientzako eta ETE berritzaileentzako garatutako jardueratik dator, zeintzuek beren enpresa-emaitzetan eta gizarte osoaren ongizatean islatzen diren zerbitzu eta produktuak eskuratzen dituzten korporazioaren eskutik.

Partekatu

Beste berri batzuk