Hasi dira lehen “Udalekuak” Arabako Parke Teknologikoan

Araba

Uztailaren 21ra arte, Arabako Parke Teknologikoak lehen aldiz antolatuko ditu “Udalekuak”. Bertan, 3 eta 12 urte arteko 50 umek hartuko dute parte

_DSC0580_recortada+luzHasi dira datorren uztailaren 21ra arte Arabako Parke Teknologikoak antolatutako lehen “Udalekuak”. Bertan, 3 eta 12 urte arteko adina duten 50 ume baino gehiago izango dira, gehienak, Parkean dauden enpresetako langileen seme-alabak.

Parkearen politika sozialen barruan, ikastolen eta ikastetxeen uda-tartearekin bat etorriz, udalekuak antolatu dira.

Horietan parte hartuta, gurasoek lan egiten dituzten enpresak ezagutu ahal izango dituzte, tailer ugaritan parte hartu (sukaldaritza, irratia, arte gastronomikoa, plastilina eta abar), eta zenbait txango egingo dituzte, besteak beste, nabarmentzekoak dira Salburuara egingo dutena edo Usama baserri-eskolara egingo duten bisita. Jolasak, jaiak edo garapen motorra eta zentzumenak garatzea… ezaugarri horiek guztiak bilduko dira egun horietan; baina horrez gain, txikienen artean talde lana eta laguntasuna ere sutatuko dira.

Udalekuen jarduera guztiak langile kualifikatuak eta arlo horretan esperientzia zabala dutenek diseinatu, zuzendu eta egingo dituzte, guztiak Hazian Kultur Elkarteko kideak dira.

Partekatu

Beste berri batzuk