Hego Karolinako ordezkariak interesa adierazi dute Euskal Parkeen kudeaketan

Gipuzkoa

Hego Karolinako Estatuko Merkataritza Idazkaritzako ordezkariak Euskal Parkeetako presidente José Miguel Corresekin bildu dira hiru euskal parkeen kudeaketa eta funtzionamendua ezagutzeko.

visita  secretario comercio Carolina del Sur 005Euskal enpresen nazioartekotzea punturik interesgarriena izan da bisitarientzat, Hego Karolinako Estatua Estatu Batuetako lekurik aproposentzat hartzen baita jatorrizko herrialdetan jada finkatuta dauden enpresak ezartzeko. Euren ustez, sinergia eta aukerak sor daitezke jauzia eman eta proiektuen nazioartekotzean hasi gura duten euskal enpresa askorentzat.

Lehen ezaupidea baino ez da izan; laster, beste motatako bisita, jardunaldi eta misioak ere egin ahalko dira-eta.

Partekatu

Beste berri batzuk