Ingeteamen eta Ibedrolaren arteko akordioa bezeroen artean eguzki-sorkuntza fotovoltaikoa garatzeko

Araba

Iberdrolak akordioa sinatu du Ingeteam enpresarekin konpainiak bezeroentzat abian jarri duen eguzki-sorkuntza fotovoltaikoaren irtenbide integrala garatzeko: Smart Solar Ibedrola. Teknologia mota hori instalatuta, bezeroei beren elektrizitatea sortzeko eta kontsumitzeko aukera eskaintzen die.

_OQF3204 QUINTASSinatze-ekitaldian izan dira Iberdrolaren Eragingarritasuneko eta Energia Zerbitzuetako zuzendaria, Raquel Blanco, eta Ingeteameko Eguzki Eremu Fotovoltaikoaren arloko zuzendaria, Juan Carlos Jadraque. Akordio horren bidez (hasieran urtebeteko iraupena izango du eta luzatzeko aukera jasotzen du), Ingeteamek ekipamendu ugari jarriko du Iberdrolaren esku: inbertsore fotovoltaikoak, baterien inbertsoreak, energy management systems (energía kudeatzeko sistemak) izenekoak, osagarriak eta komunikazioetarako softwarea (edozen instalazio fotovoltaiko motara egokitzen dira).

Gainera, bi enpresek Iberdrolak bere bezeroei webgunearen edo telefono edo tabletetarako aplikazioaren bidez eskaintzen dizkien zerbitzuak garatzen elkarrekin lan egitea adostu dute Ingeteameko ekipoek jasotzen duten informazioa oinarritzat hartuta. Gainera, elkarrekin egingo dute lan Iberdrolak baimendutako enpresa instalatzaileek ekipo horiek zerbitzuan jartzeko eta muntatzeko prozesuan jarraitzen diren prozedurak hedatzeko eta hobetzeko.

Horrez gain, Ingeteamen ibilgailu elektrikoak birkargatzeko puntuen funtzionalitate berriak integratzeko lanetan esku hartuko dute Iberdrolaren Birkarga Puntuak Kudeatzeko Sistemaren baitan. Ingeteam potentziako eta kontroleko elektronikaren eta makina elektrikoen diseinuan, ingeniaritza elektrikoan eta sorkuntza-instalazioetan espezializatutako enpresa da. Esperientzia handia du laguntza teknikoko zerbitzuak eskaintzen eta ekipoak hornitzen neurri handiko instalazio fotovoltaikoei zein biltegiratze-sistemak dituzten autokontsumokoko instalazioei zuzenduta.

Ingeteam, Arabako Teknologia Parkean eta Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan ezarrita dagoena, da Iberdrolaren hornitzaile nagusienetako bat. Duela 15 urte baino gehiagotik egiten ditu Taldearen Sareak, Liberalizatua, Berriztagarriak eta Ingeniaritza negozioetarako lanak Espainian zein munduko beste herrialde batzuetan. Azken hamarkadan, Ibedrolarekin egindako negozio-bolumena 100 milioi euro ingurukoa izan da. Smart Solar Iberdrola irtenbide integrala izeneko produktu komertzial berriaren bidez, Iberdrolak bezeroen esku jarriko du honako hauek jasotzen dituen pakete integratua: erabat neurrira egindako eguzki-instalazioaren diseinua, muntaketa eta abian jartzea. Gainera, finantzaketa, aholkularitza, mantentze integrala, kudeaketa eta instalazioaren gainbegiraketa biltzen ditu web-tresnen eta aplikazio berritzaileen bidez.  Horrez gain, enpresak beharrezko babeseko energia guztia eskaintzen du.

Konpainiak eskaintzen duen giltza eskurako irtenbide horri esker, familia bakarreko etxebizitzak dituzten etxeko bezeroek, ETE-ek, ureztatzaileek edo enpresa handiek konpromisorik gabe jakin ahal izango dute eguzki-energia haientzako alternatiba eragingarria den. Hala bada, beren energia sortu eta kontsumitu ahal izango dute kontsumoa optimizatuta eta instalazioaren energia mailako eragingarritasuna hobetuta. Horri esker, enpresak argi utzi du zerbitzua emateko duen bokazioa energia hornitze hutsa baino zerbait gehiago dela eta aholkularitza pertsonalizatuaren esparruan sartu da.

Partekatu

Beste berri batzuk