Hegoafrikako ordezkaritza batek interesa adierazi du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen ereduarekiko
Euskadiko garapen ekonomikoa eta berrikuntza bultzatzeko abiarazitako ekimenak ezagutzeko asmoz, Hegoafrikako ordezkaritza batek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea bisitatu du berriki
Parkearen eredua eta bertan egiten ari diren jarduerak ezagutzea izan da bisitaren asmoa, Parkeko profesionalen eta enpresen arteko networking-a eta berrikuntza sustatzeko. Intereseko-eremuetan erreferentzia diren beste instituzio batzuk ere ikusi dituzte.
Gautengeko (Hegoafrika) probintziako Garapen Ekonomikoko Departamentuko, Hazkunde eta Garapeneko Agentziako eta nazioarteko aitortza duen The Innovation Hub zientzia eta teknologia parkeko –Saharaz hegoaldeko lehena– bost kidek osatu dute ordezkaritza.
Nola berrikuntza hala Parkeko profesionalen eta enpresen arteko elkarlana eta lankidetza sustatzeko eta Parkea bikaintasun eta jasangarritasuneko inguru gisa sendotzeko asmoz, hainbat ekimen jarri dira martxan. Parkeko Berrikuntzako zuzendari Cristina Andrések horiek guztiak hurbiletik erakutsi dizkie bisitariei.