Hemen da METAPOSTA, zure dokumentu-gordailu elektronikoa, zure postontzia Sarean
- METAPOSTAk postontzia eta dokumentu-gordailu elektronikoa abiaraziko ditu Interneten, euskal hiritarrek agiriak doan jaso eta gordetzeko aukera izan dezaten, doan, segurtasunez, era iraunkorrean eta legezko balioaz.
Bernabé Unda, Berrikuntzak, Merkataritza eta Turismo sailburua dena eta Idoia Mendiak, Justizia eta Herri Administrazio sailburua dena, Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidentearekin batera, aurkeztu zuten zerbitzu hau, Euskadi osoan Interneten erabilera sustatzeko proiektutzat sortu dena.
Euskadin agiriak sortaraz ditzaketen balizko 300 igorle baino gehiago daude: administrazioak, enpresak, banka, aseguruak, hezkuntza-erakundeak, elektrizitatea, gasa, ura eta telefonia alorreko banatzaileak, etab.
METAPOSTA “Euskadi Informazio Gizartean 2010 Plana”ren barruan mamitutako proiektua da, Danimarka bezalako herrialdeetan arrakastaz diharduten antzeko ekimenetan inspiratutakoa.
Eusko Jaurlaritzak bultzatu du, Merkataritza Ganberak, Tecnalia, Gupost eta Mondragón Inversiones-ekin batera.
Informazio gehiagorako: www.metaposta.com