Histocell finantzazioaren bila dabil bere hazkunde-estrategia bizkortzeko

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako Histocell terapia zelularreko konpainia aurrerapauso bat emateko prestatzen ari da. Enpresa bioteknologiko honek –Noray taldeak bertan 82%ko partaidetza du– lau urterako plan bat diseinatu du, horren bitartez 2012an 16 milioi euroko fakturaziora iristeko asmoarekin. Aipatutakoa lortzeko, lehendabizi 3 milioi euroko injekzio ekonomikoa behar du. Bere presidente Julio Font-ek azaldu duenez, martxoan ixtea aurreikusten den kapital-zabalkuntza honen xedea da “bi farmako ikerketako I. fasera eramatea (legeak hiru fase eskatzen ditu) 2012an”. Konpainia inbertsiogile nazional baten bila dabilen arren, zabalkuntzaren ondoren bere akzioduneria gehiena Norayren esku ustea aurreikusten du eta bere egungo negozio mistoko estrategiarekin jarraituko du, epe laburrerako produktuak eta zerbitzuak epe ertainerako eta luzerako ikerketekin konbinatuz.

Partekatu

Beste berri batzuk