Hurrengo belaunaldian merkatu militarrean erabiliko diren elikatze elektrikoko sistemetarako bateria eta potentzia-elektronikako ekipamenduak aurkeztu ditu AEGk

Araba

AEG Power Solutions Ibérica-k, potentzia-elektronikako soluzioak fabrikatzen dituen eta industria-, telekomunikazio-, garraio- eta defentsa-aplikazioei energia biltzeko soluzioak ematen dizkien enpresak, HOMSEC ferian aurkeztu ditu bere bateriak E 22 standean. Arabako Parke Teknologikoan, AEG Power Solutions Ibérica enpresak AEG Power Solutions-en ekipamendu eta sistemak fabrikatzen ditu. Horretaz gain, SAFT (SGB) bateria eta produktuen banatzaile bakarra da Espainiako eta Portugaleko merkatu militarrean.

AEGHOMSEC 2015 ferian, AEG Power Solutions Ibéricak hainbat soluzio eta bateria aurkeztuko ditu, besteren artean, hurrengo ekipamenduetarako:

• Energia-biltegien hurrengo belaunaldia, base militarretan eta EcoPX operazioetan.

• 28 V-ko X6T ibilgailu militarren hurrengo belaunaldirako bateria adimendunak,           –40 ºC-ra arte funtziona dezaketenak; baita HEMV ibilgailu militarren hurrengo belaunaldiaren hibridazio elektrikoetarako bateriak ere.

• “ADRES”, energia elektriko paralelogarria pilatzen duen sistema. Zenbait energia-iturriri lotuta dago eta operazio militarren inguruan (Silent Watch Missions) erabiltzekoa da.

• 250/500 Kw-ko potentzia ultra-altuko sistema eskalagarriak, laser-armen hurrengo belaunaldia elikatzeko.

• Hibridaziorako energia-pilaketa sistemak, ur gaineko ontzi eta itsaspekoetan erabiltzeko. “Seanergy” sistema eta moduluen bitartez, erregaia %20an aurrezten dute, eta 265 Wh/litroko litio-burdin fosfatozko energia-dentsitatea daukate.

• Hurrengo li-ioi belaunaldia, muturreko tenperaturetarako. Tenperatura-maila zabaleko ekipamendu eramangarri eta irrati militarretan erabil daiteke (–50 ºC-tik + 85 ºC-ra, serieraren arabera) eta bateria militarrentzako kargagailuetan.

• Potentziako eta/edo energiako lehen mailako litioa, eta bateria militarren pakete kargagarri eta ez-kargagarriak.

• UPS (Protect Blue) handien hurrengo belaunaldia, datu- eta kalkulu-zentroetan (Big Data) energia elektrikoa babesteko.

Partekatu

Beste berri batzuk