Laster inauguratuko da Singapurreko Spriren bulegoa

Araba

Grupo-SPRI+GV-640x163Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak SPRI Taldearen bulego berria inauguratuko du martxoaren 27an, Singapurren. SPRIko zuzendari nagusiak duela hilabete batzuk eginiko tramiteen ondoren, enpresen garapenerako euskal agentziak bulego berri bat irekiko du, laguntza emateko beren jarduera zonalde horretan garatzen duten edo garatu nahi duten euskal enpresei eta aukera berriak bilatzeko inguruko herrialdeetan, hala nola Indonesian, Malaysian, Thailandian edota Vietnamen.

Hala, SPRIko Nazioarte Arloak lanean jarraitzen du euskal enpresei eskaintzen dizkien zerbitzu fisikoak eta operatiboak hobetzeko. Aste honetan katalogo bat editatu du zerbitzu horien berri emateko.

SPRIk (59 herrialdetara hedatzen delarik mundu osoan banatuta dituen 15 bulegoen bitartez) berriro diseinatu du nazioartean zabaltzen laguntzeko bere zerbitzu katalogoa, balio erantsiko hainbat ekarpen egin dituelarik lehengo eskaintza erraztu eta osatzeko.

SPRIren Nazioarte Sailak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkie euskal enpresei nazioartekotze-prozesuaren hiru etapetan: hastapenak, sendotzea eta ezarpena.

Zehazki, hauek dira eskaintzen diren zerbitzuak:

–       Xede diren merkatuen informazio eta analisia.

–       Laguntza eta babes komertziala: banatzaileak, agenteak, ordezkariak edota bezeroak bilatzea.

–       Agendak prestatzea.

–       Laguntza.

–       Aldi bateko jarraipena egitea banatzaile, ordezkari, eta abarrei. (gehienez 6 hilabete).

–       Ezarpen komertzial eta produktiboak egiteko laguntza:

1. modulua: tokiko bazkideak identifikatzea

2. modulua: lursailak, pabilioiak, bulegoak, instalakuntza espezializatuak, e.a. bilatzea

3. modulua: orientazio juridikoa eta fiskala, laguntza publikoak, e.a.

–       Hornitzaileak identifikatzea. Erosketa eta hornikuntza prozesuak.

–       Behin-behineko kokapena Negozio Zentroetan.

–       Jomugako giza-baliabideak bilatzea eta aldez aurreko hautaketan laguntzea.

–       Atzerriko bankuetan kontu korporatiboak irekitzen laguntzea.

–       Azoketan parte hartzea euskal enpresen izenean.

–       Produktu edo zerbitzuak homologatzeko organismoetan erregistratzen laguntzea.

–       Marka erregistratzen laguntzea.

–       BULEGO BIRTUAL-NEGOZIO ZENTROaren zerbitzuak:

– Enpresa helbideratzea
– Helbide hori erabiltzea bisita txarteletan, gutunak jasotzeko, e.a.
– Telefono deiak hartzea enpresaren izenean
– Gutunak jasotzea
– Bilera gelak, e.a.

–       Tokiko enpresei buruzko ikerketak eta txosten komertzialak egitea

–       Arantzelen azterketak.

–       Jomugako esportazio-partzuergoak sortzeko laguntza.

–       Harremanak eta tramiteak erakunde publiko eta pribatuekin.

–       Azoketan parte hartzea euskal enpresen izenean.

–       Produktu edo zerbitzuak homologatzeko organismoetan erregistratzen laguntzea.

–       Marka erregistratzen laguntzea.

ORGANISMO MULTILATERALEKIKO LANKIDETZA

ORGANISMO MULTILATERALEN (BID, BM, FINDETER, CAF…) bidez nazioarteko ekonomi garapeneko proiektuetan parte hartzeko aukeren berri ematen zaie euskal enpresei.

Hitzarmen bat du DFI-Development Finance International, Inc. (http://www.dfintl.com) erakundearekin, laguntza zerbitzuak emateko  enpresei Munduko Bankuak eta Garapenerako Amerika arteko Bankuak lizitatutako proiektu jakin batzuetan.

Hauek dira eskaintzen diren zerbitzuak:

I. fasea: ebaluazioa eta estrategia

II. fasea: prospekzioa eta negozio bilaketa

III. fasea: merkataritza jarduerarako laguntza

Partekatu

Beste berri batzuk