i2basque, 11 urtez jardunean

Gipuzkoa

Gipuzkoako Parkeko auditoriumean egindako ekimenak Sare Akademikoen kide diren zenbait elkarte bildu ditu

Jardunaldiaren irekieran, besteak beste, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Morais, Euskadiko Parkeen Sareko presidente José Miguel Corres eta i2basqueko koordinatzaile Josu Aranberri egon dira

I2basque 1593Gipuzkoako Parkeko auditoriumean, “11 urtez jardunean” izenburupean, i2basqueko ordezkariak eta Sare Akademikoen kide diren zenbait erakundetako kideak bildu dira. Hainbat gai jorratzeaz gain, ezagutza eta esperientziak elkartrukatu, eskaintzen diren zerbitzuak hedatu eta datozen urteotako ibilbide-orria gauzatzeko baliagarria izango den gogoeta estrategikoari ere ekin zaio.

Eusko Jaurlaritzako programa da i2basque Sare Akademikoa, 2011tik aurrera Ikerbasque Fundazioak kudeatzen duena. Unibertsitate, edozein alorreko I+G+B zentro (zientzia, teknologia, osasuna, etab.), artxibategi eta liburutegiei zerbitzuak ematen dizkie sareak, alegia, ikertzaile, edozein mailatako ikastetxe eta I+G+B programetako kudeatzaileentzat garrantzitsuak diren eduki digitalak.

SPRI-Enpresa Digitalarekin eta Euskadiko Teknologia Parkeekin lankidetzan gauzatutako jardunaldian i2basque programaren 11. urteurrena ospatu ez ezik, lan-ildoetan ere sakontzeko aukera egon da. Alde batetik, ikerketa-taldean, BCBLko, Deustuko Unibertsitateko, Tecnaliako eta Vicomtecheko ordezkariak egon dira. Hezkuntzara eta kulturara bideratutako taldean, bestalde, IMH LH, Egibide, AHE, KMK eta beste erakunde batzuetako ordezkariek parte hartu dute. Azkenik, kolaboratzaile partenarioen artean Bic Araba, Cimubisa, Donostiako Sustapena eta Redes SDN egon dira.

Francisco A. González Redondok amaiera eman dio jardunaldiri Leonardo Torres Quevedori buruzko hitzaldiarekin.

Partekatu

Beste berri batzuk