Iberoamerikako idazkari nagusiak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea bisitatu du

Bizkaia

Bi egunez, bilerak egingo ditu enpresa-munduko eta instituzioetako ordezkariekin. Euskadira egiten duen bisitari amaiera emateko, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bilduko da.

visita Secretaria General Iberoamericana 001Rebeca Grynspan, Iberoamerikako idazkari nagusia, bi eguneko bisita egiten ari da Euskadin. Lehenik eta behin Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera joan da, non Euskadiko Parkeetako presidente José Miguel Corresek eta hainbat ordezkari instituzionalek harrera egin dioten.

Euskadiko berrikuntzaren, zientziaren eta teknologiaren egoera, azken urteotan gai horiei dagokienez emandako aurrerapausoak, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailaren apustua eta sektore horiek gure ekonomian duten pisua ezagutu ahal izan ditu Parkean egon den bitartean.

Iberoamerikako idazkari nagusiak, gainera, hainbat bilera egingo ditu Euskadin, besteak beste, enpresa-munduko ordezkariekin, Lanbide Heziketako sailarekin, Emakundeko ordezkariekin eta Eusko Legebiltzarreko presidentearekin. Era berean, hitzaldia emango du Deustuko Unibertsitatean.

Azkenik, Euskadi utzi aurretik, Iñigo Urkullu lehendakariak harrera egingo dio.

Partekatu

Beste berri batzuk