IK4-CIDETECek eta Aimplas-ek bat egin dute nanoteknologian ikertzeko

Gipuzkoa

Plastikoaren Institutu Teknologikoak (Aimplas) eta IK4-CIDETEC materialen  ikerketarako zentro teknologikoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute nanoteknologiaren eta polimeroen arloan I+G+b proiektuak garatzeko asmoz.

cidetecEstatuko zein nazioarteko programa bateratuen bitartez lankidetzazko ikerketak egitea da bi erakundeen arteko akordioaren muina.

Hitzarmenean aurreikusi denez, zentroek azpiegiturak eta ekipamendua partekatu eta argitalpenak eta ikerkuntza nahiz irakaskuntza arloko materialak trukatuko dituzte.

Erakundeek jardunaldiak, mintegiak eta biltzarrak antolatuko dituzte berrikuntza sustatu eta ezagutarazteko, eta ikerkuntza arloko profesionalak trukatzeko konpromisoa hartu dute lantaldeak sortzeko.

Akordioak hiru urteko iraupen luzagarria du, eta bi zentroei itzulkin ekonomiko handia ekarriko diela aurreikusi da. Bi zentro teknologikoen bezeroak ere lankidetza horretaz profitatuko dira, aliantza honek eragindako berrikuntza eta garapenen jasotzaileak izango baitira.

Lankidetza honetatik sortutako ezagutzek eta soluzio teknologikoek plastikoen sektorearekin lotutako enpresen berrikuntza-ahalmena eta lehiakortasuna areagotzen lagunduko dute.

Partekatu

Beste berri batzuk