Ikasketa sozio-emozionala enpresa-lehiakortasuna garatzeko
- Gaitasun sozio-emozionalak garatzeari buruzko tailerra hartu du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak, MAS Innovación kontsultorak Jegan konpainiarentzat antolatuta.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusia, gaitasun sozio-emozionalen garapenari buruzko tailerraren agertoki izan zen otsailaren 22an. Jegan konpainiarentzat MAS Innovación kontsultorak antolatuta, tailerraren helburuak honako hauek ziren: proaktibitatea indartuko duten jendearen ohiturak garatzea, norberarenganako konfiantza garatuz eta balorazio baikorra eginaz, tailerrean parte hartzen duen pertsona bakoitzaren balore eta indarrak identifikatzea, baliozko iritzien erabilpen egokia eta influentzia-gunearen erabilpena.
Jegan enpresak, bere langileen gaitasun sozio-emozionalak indartzearen bidezko enpresa-garapenaren aldeko apostua egin du. 2012.urtean zehar, bere langileen zati batek egin zuten ikasketa sozio-emozionalaren prozesua. 2013.urterako tailer gehiago antolatu dituzte, gainerako langileek prozesu bera burutu dezan.
Jegan, 1972.urtean sortu eta Itziar-Deban kokatutako konpainia, injekzio-galdaketazko piezak egiten ditu, Europa eta Amerikako automobilgintza osagai fabrikatzaileentzat, baita elektronika industria, etxetresna elektriko egile eta eraikuntzako zenbait aplikazioetarako. Egun, 60 pertsonak egiten dute lan bertan.