I+Med, Arabako enpresa solidarioari emandako “Urrezko datua” saria

I+Med enpresak, Arabako Parke Teknologikoan dagoenak, saria jaso du Arabako enpresa solidarioaren “Urrezko datua” sariaren hamazazpigarren edizioan.  Saria Dato Económico aldizkariak ematen du, Eusko Jaurlaritzaren, Erkideren, Laboral Kutxaren eta Michelínen laguntzarekin

Sariaren antolakuntzaren arabera, I+Med saritu dute “biomedikuntzaren eremuan ezagutzari irteera emateko proiektuak direla eta, ikerlari eta zientzialari talde handia bildu duelako eta kooperatibarekin bat egin nahi duten pertsonei lekua ematen eta errazten dielako”.

Sari horrekin, Araba lurraldean dauden enpresen “alderdi solidarioa” erakutsi nahi dute, baita ideia sozialak eta solidarioak sustatzeko teknologia berriak txertatzen dituztenak eta ingurumenarekin errespetuz jokatzen dutenak ere. Baloratutako beste alderdietako batzuk dira programa hauek: gizarteratzea, proiektuaren kalitatea eta Araba mailako enpresa-lotura.

I+Med kooperatibak, Arabako Teknologia Parkean duen egoitzatik, nanoteknologien abangoardian lan egiten du, partikulen fabrikazioko eta formulazioko irtenbide osoak eskainiz eta klinikoentzat, industria arloko bezeroentzat eta akademikoentzat gailu mediko pertsonalizatuak garatuz. Biomedikuntzako ingeniaritzaren arloan produktu berriak diseinatzen eta fabrikatzen dituzte, taldeko know-how ikertzaileari esker eta produktuaren garapenean eta fabrikazioan nahiz osasun-produktuaren kalitatean eta ziurtapenean duen esperientziari esker.