Industria sektoreko puntako 27 enpresak hartuko dute parte BIND 4.0 startup-en azeleraziorako programa publiko-pribatuan

Bizkaia

Datorren  uztailaren  5ean  jarriko  da  abian  BIND  4.0  programaren  nazioarteko  bigarren  deialdia.  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Euskadin  finkatutako  entzute  eta  izen  handiko  industriako  enpresa  trakziogile  ugarik  bultzatu  dute  sturp-en  azeleraziorako  ekimen  publiko-pribatu  hau.  Ekintzailetasun-programan  honek  berebiziko  arrakasta  lortu  zuen  iaz,  lehen  edizioan,  eta  horren  adierazle,  2016an  ekimena  gidatu  zuten  konpainiei  beste  hamabi  gehitu  zaizkie;  horrenbestez,  aurten  punta-puntako  27  enpresa  ariko  dira  orpoz  orpo  lanean  ekimen  berritzaile  honen  deialdian  hautatutako  startup-ekin

02Arantxa  Tapia  Eusko  Jaurlaritzako  Ekonomiaren  Garapen  eta  Azpiegituretako  sailburua  datorren  asteazkenean,  uztailak  5,  elkartuko  da  aurten  partaide  izango  diren  27  enpresekin  (2016ko  hamabostekin  eta  aurten  programan  esku  hartzea  erabaki  duten  beste  hamabiekin),  eta  ondoren,  BIND  4.0  programaren  2.  deialdia  abiaraziko  du  nazioarte  osoari  begira.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk