Industria-sektoreko start-upen azelerazioko BIND 4.0 programarekin bat egin du Aernnovak

Araba

Eusko Jaurlaritzak gidatutako ekimenaren helburua gorantz ari diren mundu osoko enpresetako talentua eta berrikuntza erakartzea da, ondoren hori euskal industria-ehunaren mesedetan erabiltzeko eta maila goreneko bezeroei sarbidea bermatzeko. Programaren nazioarteko aurkezpena Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parketik egin dute eta han izan dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia.

_MG_8698Industria aeronautikoaren helburu nagusietako bat, industria horrek dituen ezaugarri bereziak direla-eta, bikaintasun teknikoa eta operazionala dira. Hori dela-eta, Aernnovari funtsezkoa iruditzen zaio 4.0 Industriaren iraultzarekin modu masiboan sartzen ari zaizkigun teknologia berriak erabiltzea; besteak beste, hauek: Sentsorizazioa, Big Data, Fabrikazio Aditiboa, Robotika Kolaboratiboa, Simulazioa edo Errealitate Areagotua.

AERNNOVAk interes berezia du BIND 4.0ren gisako proiektuak babesteko, aukera ematen baitute talentu ekintzaile onena inguruan izan eta hala, enpresaren barruan, 4.0 Industria garatzeko ekimenetan teknologia eta aplikazio berriak eta berritzaileak esploratzeko.

 

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk