Ingemat talde bizkaitarrak hainbat frontetan lanean dihardu bere proiektu industriala indartze aldera. Volkswagen eta SEAT enpresentzako lanekin eskabide-zorroa sendotzea, ezagutzaren gizartera egokitzeko kudeaketa-eredua aldatzea eta negozioaren dibertsifikaziorako bi talde sortzea dira neurri estrategiko horietako batzuk. Zamudioko Teknologia Parkean kokatutako taldeak Volkswagenekin eta SEATekin hainbat proiektu integral ezarri ditu (matrizegintza eta muntaketa-lerroak) eta horiek, beste automozio-programekin batera, 2008ko salmentak 40 milioi eurotara igotzea eragingo dute. Hain zuzen ere, diru-kopuru hori trokelgintzaren eta automobilarentzako lerro-ingerianitzaren artean banatuko da.