Guztira 45 erakundek sinatu dute garapen iraunkorrarekiko konpromisoa Bizkaiko Teknologia Parkean

Bizkaia

Orotara Bizkaiko Teknologia Parkeko 45 erakunde eta enpresen ordezkariek atzo iraunkortasunarekiko konpromisoa sinatu zuten, Zamudioko Parkean bertan egindako ekitaldian.

Bizkaiko Teknologia Parkea buru duen Foroaren ─duela urte eta erdi sortua─ agiria irakurri eta jarduerak aurkeztu ondoren, Parkeko enpresa eta erakunde guztiei ekimen honetara atxikitzeko animatu zitzaien.

Enpresa sinatzaileek konpromiso bat hartu dute, beste helburu batzuen artean, “Parkearen eta bere enpresen garapen iraunkorra sustatzen duten eta garraioari, energiari edo ingurumenari dagozkion ekimenak bilatzeko; iraunkortasunari dagokionez, Bizkaiko Parkearen egoeraren analisia eta diagnostikoa gauzatzeko; beste teknologia parke batzuekin eta erakundeekin iraunkortasunaren esparruan positiboki lankidetzan aritzeko eta, azkenik, Foroaren aldizkako bileretan aktiboki parte hartzeko, praktika arduratsuei buruzko esperientziak elkartrukatze eta ingurumen-kalitatea sustatze aldera”.

Partekatu

Beste berri batzuk