Euskadi esklerosia tratatzeko Europako ikerketa genetikoaren buru izango da

Bizkaia

Koen Vandenbroeck ikertzaile belgikarrak, Ikerbasque Fundazioak UPV/EHUko Neurozientziak Sailean lan egiteko kontratatu duenak, ikerketa-taldea zuzenduko du euskal unibertsitatean, era berean, Espainiako estatuan, Frantzian, Alemanian, Herbeheretan eta Errusian egoitza duten beste bederatzi zientzia-talde batzuen lanaren buru izango da. Proiektua deialdira aurkeztu ziren beste 900 proiekturen artean hautatua izan da eta 2,36 milioi euroko diru-laguntza jaso du VII. Europako Esparru Programaren eskutik. UPV/EHUrekin eta beste batzuekin batera, eta enpresa pribatu bakarra gisa, Progenika Biopharma dugu, Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duena.

Biologia molekularrean aditua den Vandenbroeck-ek bere laborategi propioa instalatu du UPV/EHUren Teknologia Parkeko egoitzan gaixotasun arraroen eta autoimmuneen botika- eta genetika-tratamenduak ikertzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk