Tecnalia XXI. mendeko hiri-igarlerako sistema garatu du
Tecnalia korporazio teknologikoak beste konpainia batzuekin batera, XXI. mendeko igarlea bihur daitekeen georadar-sistema garatzen parte hartzen du. Bere xedea ez litzateke ura bilatzea, baizik eta hiriko lurrazpian dagoenari buruzko informazio zehatza ematea. Georadar horrek lurperatutako hoditeria eta beste motatako eroanbideak fidagarritasun-maila altuarekin detektatzea du helburu.