Kataluniak teknologia parkeen ereduagatiko interesa azaldu du
Kataluniako Berrikuntza, Unibertsitate eta Enpresa sailburuak, Joan Huguet-ek, atzo Zamudioko Teknologia Parkea bisitatu zuen teknologia, hezkuntza-mundua eta enpresa-sarea batzen dituzten hainbat proiektu ezagutzeko. Sailburu katalanak Gaiker-IK4 zentro teknologikoren instalazioetan bai CIC-bioGUNE ikerketa zentro kooperatiboan egindako lana ikusteko aukera izan zuen eta, azken honetan, bi erakundeetako zuzendari nagusiekin bilera izan zuen.