Tecnalia komunisten garaiko zentral zaharra aztertu du Errumanian
Tecnaliako adituek Cernavodako zentral nuklearraren ─Errumanian dagoen bakarra─ egoera aztertu dute; izan ere, bere lehenengo erreaktorea Nicolás Ceaucescu diktadorearen garaikoa da. General Electric-ek (GE) agindu zuen azterketa hau korporazioaren Energia Unitateak nazioartean egindako diagnosi-kontratu handienari dagokio.