Ingeteam Belgikako merkatura heldu da
Ingeteam Service talde industrialak, Belgikako ekialdean kokatutako parke eoliko baten operazio eta mantentze zerbitzuak burutzeko kontratua eskuratu du, euskal enpresa, Europako herrialde honetan sartzea suposatzen duena.
Konpainiak Belgikan lotutako kontratu honekin, Berlozeko parkean instalatutako 17,5 megawatteko potentziaren mantentzea bere gain hartzen du baita Europan bere lekua sendotu ere.
Belgikak 1.960 megawatteko potentzia eolikoa du eta azken urteetan, hazkunde jarraitua bizi izan du, batez ere offshore sektorean.
Belgikan sinatutako kontratuak, aurten Ingeteamek Europan izandako %50eko hazkundean lagundu du. Esparru orokorrean, Ingeteam Servicek potentziaren mantentzea ia 2 gigawatt areagotu du 2014 urtearekin alderatuta.
Sektorekako analisian, segmentu eolikoak %40ko aurrerakada izan du eta fotovoltaikoak %48ko igoera izan du. Gainera, Igeteam Servicek, sorkuntza planten merkatuan garapen nabarmena izan du, Oil & Gas-en sektorean sartuta.
Enpresaren nazioarteko presentzia, urte honetan zehar Errumanian eta Filipinetan filialak ireki ostean, 17 herrialdetara heldu da.