Ingeteam-ek Bihotza Saria errekonozimendua jaso du

Bizkaia

• Seigarren edizioa hartu duten Bihotza Sariek zortzi enpresa edo erakunde saritu dituzte guztira: Iberdrola, Inguralde, Ingeteam, Izaskun Astondoa, Arrese Gozotegiak, Liburki, José Carlos Ramos eta Goiztiri.

• Periódico Gestiónek antolatuta, Bilbao Ekintza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, Bilboko Berreginen Museoan egin zen ekitaldia maiatzaren 18an.

Bilboko Berreginen Museoak Bihotza Sarien ekitaldia hartu zuen maiatzaren 18an. Sari hauek publikoki aitortzen dute Euskadiko enpresa eta erakunde hauen lana; zeinek, errentagarritasun ekonomikoari bizkarra eman gabe, beraien ekintzak garatzen dituzte errespontsabilitate sozialaren aldeko apustua eginez.

‘Bihotza Berrikuntza’ errekonozimendua Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako Ingeteam taldearentzat izan da. Hasieratik, berrikuntza eta gaitasun teknologikoaren aldeko apostu irmoa izan dira Ingeteameko euskarri estrategikoak. Berrikuntza bokazioari esker, enpresak produktu elektronikoak eskaintzen ditu; bere ekintza garatzen dituen sektoreetan automatizazioan edo makina elektriko birakari aurreratuetan aritzen da: energia, industria, ontzigintza edo trenbide-tiratzeak. Iazko urtean zehar, bere fakturazioko %8 I+D alorrera bideratu zen eta langileriaren %13 baino gehiago, ikerkuntzara eta garapenera bideratu zituen bere eginkizunak.

Azpimarratzekoa da Ingeteam mundu mailako bosgarren inbertitzaile fotovoltaiko-ekoizlea dela eta mundu osoan ekoizten den sortze eolikoaren %9ak Ingeteameko ekipoak daramatzala. Era berean, taldeak mugikortasun elektrikoaren aldeko apustu sendoa burutu du. Orain dela gutxi, aurkeztu du ibilgailu elektrikoen karga denbora 20 minututara murrizteko geltokia. Enpresa lau kontinenteetan aritzen da eta 3.000 langile baino gehiago ditu.

‘Bihotza Ibilbide Enpresariala’ kategoriako irabazlea Iberdrola izan da.

‘Bihotza Ekintzailetza’ saria Inguralde-ri eskaini zaio.

‘Bihotza Berdintasuna’, aurtengoan, Izaskun Astondoa-k merezi izan du.

‘Bihotza Komertzioa’ saria Arrese Gozotegi-ei eskaini zaie beraien 160. urteurrenean.

‘Bihotza Solidarioa’ atalean, saria Liburki-k lortu du.

‘Bihotza Komunikazioa’ kategorian, epaimahaiak José Carlos Ramos, El Corte Ingléseko Kanpo Harremanetarako buru oiha, saritu du.

Azkenik, ‘Bihotza GKE Kudeaketa Solidarioa’-rekin, zeinarekin Periódico Gestión-ek erakunde bati bere kudeaketagatik errekonozimendua egiten dion, Goiztiri saritu nahi izan du.

Periódico Gestión-ek antolatzen dituen Bihotza Sariak beraien VI. ediziora heldu dira. Gestión agerkari ekonomiko eta enpresariala da eta informatzen du: erakundeen kudeaketaz, berrikuntzaz, ekintzailetzaz, komertzioaz, berdintasunaz, Gizarte Erantzukizun Sozialaz, enpleguaz, formakuntzaz… Bilbo Zaharrean editatzen da Euskadiko eta Nafarroako enpresa eta instituzio guztietara heltzeko.

  • Iturria: BZTP
  • Data: 2012/05/21

Partekatu

Beste berri batzuk