Ingeteam-ek gaur sinatu du Arabako Teknologia Parkean kokatzeko kontratua
• Energia berriztagarrietarako bere ingeniaritza proiektuak garatuko ditu eta 75 laguni emango die enplegua• Enpresa kokatuko duten eraikina otsailean inauguratu zen eta goranzko sektoreetako enpresak hartzen ditu eta sektore estrategikoetatik datozenak.• Arabako Teknologia Parkeko zuzendariak eta Ingeteam-eko zuzendariak sinatu dute
Arabako Teknologia Parkeko zuzendari-gerenteak, Txema Nogales-ek, eta Luis Sebastián Jiménez, Ingeteam-eko zuzendari-gerenteak, gaur sinatu dute Gasteizen kontratua, Ingetean Power Plants, S.A. ingeniaritza, joan den otsailean inauguratu zen E8 eraikin berrian kokatzeko.
Ingeteam Power Plants enpresak parkera aldatuko du bere “Ingeniaritza eta giltza eskura proiektuak energia berriztagarrietan” proiektua, datorren hilabeteetan; 75 profesionali ematen die lana eta 1.384,07 m2 hartuko ditu eraikin berriaren bigarren solairuan.
E8 eraikina enpresa berritzaileak bertan jartzeko da, enpresa horiek izanik goranzko sektoreetan (bioteknologia, nanoteknologia, energia berriztagarriak…) nahiz sektore heldu eta garrantzi estrategiko handikoetan (aeronautika, informazio teknologiak, ingeniaritza…) jarduten dutenak.
E8 Eraikinak eraikita duen azalera 6.993 metro koadro da, eta bulegotarako azalera 4.300 metro koadro. Eraikina Parkeko 14.3 partzelan kokatuta dago, behe solairua eta beste hiru solairu ditu, eta klimatizazio, argiztapen eta telekomunikazio sare instalazio berritzaileak dituen 53 bulego moduluz osatuta dago.
Eraikinak, gainera, azal kristaldun bikoitza dauka eta kanpoko fatxada hautsia, eta 262 plazako aparkalekua kanpoan.