Ingeteamek instalazio fotovoltaiko bat berritu du Toledon
Euskal konpainia La Puebla de Montalbán herrian kokatutako instalazio bat modernizatzeaz arduratu da
Potentziako elektronikan espezializatuta dagoen Ingeteam euskal taldeak, Gas Natural Fenosa Renovables enpresak kudeatzen duen Toledo PV zentraleko modulu fotovoltaikoak berritzeko lanak amaitu ditu. Mantxako La Puebla de Montalbán herrian kokatuta dagoen instalazio hau 1994an abiarazi zen MW 1eko potentziaz, eta Europan eraikitako tamaina horretako lehenengo zentrala izan zen. Hala ere, iaz, instalazioaren potentzia eraginkorra ia % 40 murriztuta zegoen.