Iñigo Urkullu Lehendakaria Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan da, ZIVren laborategi berria inauguratzen

Bizkaia

  • Sare elektriko adimenduen laborategirik handienetakoa da ZIVk martxan jarri berri duena.
  • Crompton Greaves konpainiak bere Administrazio Kontseiluaren bilera egin du lehen aldiz ZIVren egoitzan, konpainia erosi eta 10 hilabetera.

Iñigo Urkullu Lehendakaria Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan da, ZIV taldearen sare elektriko adimendunetan handienetakoa den laborategiaren inaugurazio ekitaldian. Lehendakariarekin batera, Arantza Tapia, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburua, Jose Miguel Corres, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidentea, Norberto Santiago, ZIV taldeko presidentea, Laurent Demortier, Crompton Greaveseko zuzendari nagusia eta Gautam Thapar, Avantha holdingeko presidentea izan ziren ekitaldian.

Lehendakariak inauguratutako sare elektriko adimendunen I+G laborategi berriarekin, ZIVk Crompton Greaves nazioarteko korporazioan duen tokia indartu nahi du, hain zuzen ere Power Automation arloko buru eta erreferentea bilakatuz. Beharbada, smart griden laborategirik handiena da une honetan munduan, bost transformazio-zentroko banaketa sarea 500 kontagailu adimendun baino gehiagorekin kudeatzeko duen ahalmenagatik. Proba eta entseguak egiteko laborategia da, aparatuen errendimendua egoera errealetan ebaluatzeko punta-puntako teknologiaz hornitua, eta azken finean energia elektrikoa banatzeko sareari dagokion guztia biltzen du, hala nola, kontagailuen telekudeaketa, komunikazioak eta behe- nahiz erdi-tentsioa gainbegiratzea.

Partekatu

Beste berri batzuk