Iñigo Urkullu Lehendakariak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XIII.Astea inauguratu du

Gipuzkoa

  • Urkullu lehendakariak “berrikuntza egitea inbertitzea da. Helburu horiei erantzuteko, Jaurlaritzak oro har 246 milioi euro inbertituko ditu datorren ekitaldian” esan du.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak, Lehendakaria buru dela, zientzia, teknologia eta berrikuntza mailako euskal gaitasunen garrantzi estrategikoa erakutsi nahi izan du.
  • Alberto García Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, konfiantza azpimarratu du “gure gaitasunetan, gure egiten jakitean, gure pertsonengan eta, batez ere, gure zientzia, teknologia eta berrikuntza sisteman”.
  • Beau Lotto neurozientzialari ospetsuak esan du ikas daitekeela aldatzen pertsonek beren inguruneaz duten pertzepzioa, horrela bistara daitezen aurrez hauteman gabeko aukerak.

Gaur arratsaldean Iñigo Urkullu lehendakariak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Astearen hamahirugarren edizioari eman dio hasiera Bilboko Euskalduna jauregian; azaroaren 4tik 17ra, ehun eragile kolaboratzaile baino gehiagoren bidez, zientzia, teknologia eta berrikuntza mailan Euskadik dituen gaitasunen berri emango du horiek gizartera hurbiltzeko, eta honela berrikuntzarako egokiagoa izango den gizarte-ingurunea sortzeko. Ekitaldian izan diren ehunka pertsonen artean bertan zeuden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluko ordezkariak, hau da, Euskadiko zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzaren inguruko politiketan parte hartzeko, aholkularitza emateko eta lidergoa zertzeko organo goreneko ordezkariak. Lehendakariarekin batera, ekinbide honi babesa azaldu diote Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak; Jon Darpón, Osasun Saileko sailburuak; Imanol Pradales, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak; Jon Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatuak; Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektoreak; José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektoreak; Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektoreak; Fernando Cossío, Ikerbasqueko presidenteak; eta Alberto García Erauzkin, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak. Honela, balioan jarri da zientzia, teknologia eta berrikuntza mailako euskal gaitasun edo ahalmenen garrantzi estrategikoa.

Urkullu lehendakariaren esanetan “berrikuntza egitea inbertitzea da. Helburu horiei erantzuteko, Jaurlaritzak oro har 246 milioi euro inbertituko ditu datorren ekitaldian. “Era berritzailean”, esango dut 5 milioi euroko inbertsioa dela astero. Baina hori bai, azken aldaketa bat ere azpimarratu nahi dut, zorrotzagoak izan nahi dugu. Gure asmoa da ahalegin handiagoa egitea emaitzen aplikazioan, jarraipenean eta ebaluazioan. Aldatzea berrikuntza egitea da. Eraldaketaren oinarriak jarri ditugu. Baliabide gehiago izango ditugu aurrera egiteko. Elkarrekin egiten jakin behar dugu.Berrikuntza egitea hitzartzea da. Ekimen publiko eta pribatuaren, unibertsitateen, teknologia-zentroen eta enpresen arteko itun edo hitzarmenaren bidez egingo dugu aurrera. Hori da oinarria eta horren gainean oinarrituko da Euskadiren suspertze ekonomikoa”.

Bestalde, Alberto García Erauzkin Innobasqueko presidenteak “egungoa bezalako konplexutasun- eta globalizazio-ingurunean hazkunde-aukerak aurkitzea” proposatu du. Inguruabar horren aurrean, eta “bizi dugun uneaz ongi jabeturik”, zera erakustea proposatzen du: “jarrera berritzailea, azken batean inkonformismo-jarrera, premia bati ematen zaizkion irtenbideen aurkakoa, zeren eta berrikuntza ez baita irtenbide berrien, ezberdinen, bilaketa baizik”. Hori lortzeko zera errebindikatzen du: “berrikuntza azeleratuko duen oinarrizko osagaia: konfiantza. Hori gabe, izan dezakezun ideiarik onena edo miresgarriena ez da emankor bihurtuko. Izan dezagun konfiantza gure gaitasunetan, gure egiten jakitean, gure pertsonengan eta, batez ere, gure zientzia, teknologia eta berrikuntza sisteman. Berrikuntzak aukera berriak sortzen jarraituko du, horiek hautemateko gai baldin bagara”.

Aukerak eta pertzepzioa, hain zuzen ere, ildo horretan oinarritu du bere hitzaldia Beau Lotto nazioartean ospetsu den neurozientzialari eta dibulgatzaile estatubatuatarrak; berak erakutsi du, bere herrialdean eta Estatu Batuetan gauzaturiko zientzia-ikerketen emaitzen bidez eta bildutakoekiko eragin-truke edo interakzioaren bidez, posible dela aldatzea jendeak bere inguruneaz duen pertzepzioa, eta gauzak beste ikuspegi batetik ikustean gai izaten direla irtenbide sortzaileagoak ikusteko, espero gabeko erantzunak edo aurrez sumatu gabeko aukerak. Lottok argudiatu du iraganean onuragarriak izan ziren esperientzietan oinarriturik dagoela pertzepzioa. Baina lehen baliagarri izan zena gerta liteke orain ez izatea, eta horrela sortzen dira ezusteko mehatxuak, gizabanakoari kalte egin diezaioketenak.

Hitzaldiaren ondoren, solasaldi bat izan da, eta solaskideak izan dira Lotto doktorea bera; Carlos Luna, Angulas Aguinagako zuzendari nagusia, enpresa honek bere burua berrasmatu baitu ikerketa eta berrikuntzatik abiatuta; Leire Cancio, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia, zientzia-dibulgazioaren erreferentea euskaraz; Cristina Oyón, SPRIko Ekinbide Estrategikoen arduraduna; eta Arkaitz Carracedo, CiCBioguneko gazte ikertzailea, prostatako minbiziaren ikerketarako Europako Kontseilutik 1,5 milioi euro jaso berri dituena.

Jardueren agenda

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako jardueren agenda osoa hemen dago ikusgai (www.astealasemana.org) eta hauek dira nabarmentzekoenak:

Azaroaren 5a:

Dipankar Gupta soziologo hinduaren hitzaldia. Alumni La Comercial, Deustuko Unibertsitatea

Azaroaren 6tik-10era:

Zientzia Astea, UPV/EHUkoa

Azaroaren 7a:

“4G sare mugikorrak” Euskal Herriko Telekomunikazioetako Ingeniarien Elkargo Ofiziala

Azaroaren 8a:

* Pintxos&Blogs. Donostiako Sustapena

* “Ikuspegi berria eta talentua erakarri eta mugiarazteko estrategia”. Bizkaia:talent

* Patente-ikastaroa. Galbaian Intellectual Property

Azaroaren 11:

* Bizitza zientifikoen 3. topaketa. Eureka Zientzia Museoa

* Jardunaldia: Europako Batzordearen Going Local Bilbon. SPRI

Azaroaren 11tik-14era:

Zientziaren Astea: ingeniaritza eta osasuna. Mondragon Unibertsitatea

Azaroaren 12tik-15era:

Zientziaren Astea. Rialia industrializazioaren museoa

Azaroaren 13a:

“Language as a window into the human mind”. Donostia Sustapena eta BCBL

Azaroaren 17a:

Euskadiko Teknologia Parkeen Ate Irekien jardunaldia

Azaroaren 22a:

* Euskadiko Elikadura Segurtasuna Ikertzeko Planaren emaitzen transferentzia jardunaldia. Elika

* “Zientzia kontatua: nola iristarazi mezua”. Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala

Azaroaren 28a:

“Towards Zero Waste in Industrial Networks”. Gaiker-ik4

Partekatu

Beste berri batzuk