Innovahotel, aitzindaria: hotelera sartzeko smartphone eta QR kode bidezko sistema

Gipuzkoa

Estatuko hoteletan jarri den horrelako lehen garapena da: Zarauzko Zerupe hotelean jarri da

iphone-app-1Innovahotel enpresa gipuzkoarrak, Gipuzkoa Parkean dagoenak, ezarri du hotelera smartphone eta QR kode bidez sartzeko sistema berria, hain zuzen ere, duela gutxi zabaldutako Zarauzko Zerupe hotelean: Estatuko hotelen artean sistema aitzindari hori duen lehenengo hotela da.

Ostalariek App berriaren azken bertsioa – Wireless sarrailak irekitzeko diseinatu dena – behera kargatu ahal izango dute hotelaren web-orrialdearen “Zerbitzuak” ataletik zuzenean ( www.hotelzerupe.com), Play Store-tik, App Store-tik edo Windows (Windows Phone 8) aplikazio-dendatik. Aplikazio horren azken bertsioa (2.1) italieraz, txekieraz, alemanez, norvegieraz, polonieraz, suedieraz, finlandieraz, danieraz,  portugaleraz eta euskaraz ere badago.

Bezeroak, aplikazioa instalatu eta hoteleko harrera-lekuan pasahitz pribatua eskatu ondoren, logeletara, ostalari guztientzako tokietara eta garajera giltzarik edo txartelik erabili gabe sartu ahal izango dira.

Innovahotel-ek – estatuan 500etik gora bezero dituena – hotelen sektorean proiektu berritzaileak sustatzea du bereizgarri. Izan ere, aitzindaria izan da hauek egiten: hotelentzako booking engine garatu du, logeletan IP teknologian oinarritutako TDT telebista digitaleko sistemak instalatu ditu edo Wifi sarrailak jarri ditu.

Zerupe hotela herriguneko antzinako industria-nabe batean eraiki zen, modernoa eta berritzailea da eta herrigunetik hurbil dago. Hotelaren jabeak, Jose Maria Alkorta arkitektoak (Estudio Lurbel), bestelako ostatu-kontzeptua sortu du, zeinean sentsazioak nagusitu diren: argiztapen natural zenitala edo espazioa eta altuera, besteak beste. Gainera, primeran elkartu ditu hormigoia, altzairua, beira eta zur naturala. Inguruko paisaiei buruzko Jon Atxutegi artista zarauztarraren irudi iradokitzaileen binilo handiak ere badaude, espazioari giro berezia eta limurtzailea emateko.

Partekatu

Beste berri batzuk